NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gordailua eta San Telmo Museoa: 10 urteko ibilbidea elkarrekin

Carlos Olaetxea, Harkaitz Millán, Susana Soto eta Jon Insausti. Argazkia: David Vicente
  • Osteguna, 2021(e)ko Otsaila(r)en 04-(e)an

2021ean hamar urte beteko dira Gordailua inauguratu zenetik eta San Telmo Museoa berriz ireki zenetik, berritu eta handitu ondoren.

Efemeride hau aukera ona da bi erakundeek azken hamarkadan eta, oro har, XXI. mendearen hasieran egindako ondare-kudeaketari buruz hausnartzeko eta gipuzkoarrei ezagutarazteko eta prentsaurrekoan aurkeztu dute egitasmoa Jon Insausti, Donostiako kultura zinegotziak; Harkaitz Millán, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak; Carlos Olaetxea, Gordailuko zuzendariak; eta Susanak Soto, San Telmo Museoko zuzendariak.

10 urte hauetan, Gipuzkoako bi ondare zentro horien arteko lankidetza etengabea eta aberasgarria izan da eta hori ikusarazteko programazio berezia antolatu dugu. Horrela, alde batetik, bien arteko koordinazioaren balioa erakutsi nahi da, baina, aldi berean, ondarearen arloan egiten duten ekarpena nabarmendu nahi da, eta horretarako bi lan ildo ezarri dira: batek ikusten ez den baina bi erakundeen eguneroko lanaren zati handi bat osatzen duen lana erakutsiko du, eta, besteak, komuna den ondare hori nola zabaltzen den erakutsiko du.

Bi ildo horien inguruan hainbat jarduera programatuko dira urtean zehar, bai Gordailuan eta baita San Telmo Museoan: bisita gidatuak, zaharberritzeeei buruzko ekitaldiak, erakusketak, e.a.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: