NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

XXVII. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du

XXVII. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
  • Asteazkena, 2021(e)ko Otsaila(r)en 03-(e)an

Gaur, otsailak 3, dFERIAren programazio osoa aurkeztu da (Programazio eszenikoa atalean dago ikusgai). Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonuak, gaur jarri dira salgai, goizeko 11:30etik aurrera, gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak izeneko webgunean.

Aurten, martxoaren 15etik 18ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko ostiral eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia ETORKIZUNA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2021eko programazioa. 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.

Aurtengo programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu: Iratxe Ansa, Espainiako Dantza Sari Nazionalaren Al Desnudo;  Burgos-New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako hainbat pieza, Burgos-New York Dantz izenburu pean; Andaluziako izen-handiko Atalaya konpainiaren Elektra.25, gutxi batzuk aipatzeagatik.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: