NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Josep M. Sert erakusketaren azken bi asteak

San Sebastian. Azterlana modelo naturalarekin (zatia), Josep M. Sert
  • Asteartea, 2012(e)ko Maiatza(r)en 08-(e)an

8.000 pertsonatik gora dira dagoeneko "Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa" erakusketa ikustera bertaratu direnak. Erakusketa bere azken bi asteetan sartzen da orain, San Telmo Museoan maiatzaren 20ra bitartean bisitatu ahal izango delarik, ohiko ordutegian: asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

San Telmoko elizako mihiseen egilearen argazki artxiboaren parte bat aurkezten duen erakusketa honetan orain arte erakutsi ez diren 19 argazki ditu, mihise hauen sormen prozesuarekin zuzenean erlazionatuta daudenak. Lehenengoz, espazio berean kataluniar artistaren sormen prozesuaren bi une ezberdina ikus daitezke horrela -prestaketa eta azken emaitza-. Gainera, hitzaldi, tailer eta bisitaz lagunduta dator.

Datorren ostegunean, maiatzak 10, "Paris era Misia" liburuaren egilea den Isabel Margarit-ek hitzaldia eskainiko du ekitaldi aretoan, Josep M. Sert-en eta bere bikote Misia-ren Belle Epoque garaiko Parisko lagunarteari begira. Bestalde, maiatzak 12 eta 19 larunbatetan, erakusketarekin lotutako familientzako azken bi tailerrak egingo dira. "Pausuz pausu" titulupean, artistaren sortzen prozesua jarraituko dute: eszenaren prestakuntza, argazkiak... mihisera iritsi arte.

Gainera, maiatzak 13 eta 20 igandeetan, museoak erakusketara doako bisita gidatuak eskainiko ditu (sarrera aparte erosita). Gaztelerazko bisita 11:30etan hasiko da eta euskarazkoa 12:45etan, ordubete inguruko iraupenarekin.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: