NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

KrearT tailerrak gidatuko ditu San Telmon Manu Muniategiandikoetxeak

  • Ostirala, 2021(e)ko Urtarrila(r)en 15-(e)an

San Telmo Museoak KrearT helduentzako taillerrak antolatu ditu urtarrilaren 23tik aurrera. Manu Muniategiandikoetxea artistak gidatutako tailerrak dira sormen artistikora hurbiltzeko. Helburua da norberaren sormena ezagutzeko eta garatzeko tresnak eta metodoak ezagutzea.

Tailerren abiapuntua museoan ikusgai dauden hainbat lan izango dira. Taldeak lan horien inguruko ikuspuntuak eta interpretazioak partekatuko ditu, eta artista sormen prozesuan duen esperientziaz arituko da. Ondoren sormen indibidualean oinarrituz parte-hartzaileek proposamen bat landuko dute, obrak, artistak eta haien sorkuntza prozesuak ulertzen laguntzeko. Horretarako askotariko material eta teknikak baliatuko dituzte. Horrela, bada, tailerra lau urratsetan egituratuko da: datuak eta informazioa biltzea, lanketa praktikoa, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.

Guztira lau tailer izango dira. Bakoitza gainerakoen desberdina izango da sormena lantzeko abiapuntu ezberdina izango dutelako eta artista egokitu egingo delako unean-uneko taldearen ezaugarrietara.

Urtarrilak 23 (gaztelaniaz). 10:30-13:00
Mapa eta lurraldea. Urgullen magalean eta Erlea Manerosen Norusta erakusketetatik abiatuta, collagearen ideia lantzea da asmoa, material fisiko, topografiko eta ingurunekoekoetan oinarrituta.

Otsailak 6 (euskaraz). 10:30-13:00
Aztarnak. Museoaren hilarrien bilduma, eta informazioa eta dokumentazioa biltzeko lan antropologiko-museografikoa hartuko dira erreferentzia gisa,  kopiak eta moldeak eginez.

Martxoak 6 (gaztelaniaz). 10:30-13:00
Siluetak. Museoko bilduma etnografikoko hainbat elementu gorputzaren kontzeptua lantzeko erabiliko ditu argiekin eta itzalekin jolastuz.

Apirilak 17 (euskaraz). 10:30-13:00
Lanen erakusketa. Proposamena obrak eta objektuak erakusteko dinamika lantzea izango da, maketak eginez.

Tailerretarako sarrerak salgai daude museoaren webgunean eta leihatilan. Bakoitzaren prezioa 8 eurokoa da publiko orokorrarentzat; 6 eurokoa museoko bazkideentzat eta 3 eurokoa langabezian dauden pertsonentzat eta ikasleentzat 3 euroan (egoera hori egiaztatuz).

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: