NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostia Kulturak 2020ko Memoriaren balantzea aurkeztu du

Memoria balantzea
  • Osteguna, 2021(e)ko Urtarrila(r)en 14-(e)an

Gaur aurkeztu dugu Donostia Kulturaren 2020ko Memoriaren balantzea. Donostia Kultura txerto eraginkorra izan da 2020an. Buru izan da kulturaren sektoreak pandemiaren kontra eratutako "erresistentzia".

Arlo digitalerantz egindako ziaboga bizkorrak eta osasun-protokoloak ezartzeko estrategiak berretsi dute erakunde honen lidergoa Donostiako kultur ehunean.

Donostia Kulturarekin zerikusia duten kolektibo guztiek, hala bere plantillak nola sortzaileek eta, batez ere, ikus-entzuleek, asmatu dute erreakzionatzen eta "normaltasun berrira" egokitzen.

Covid-19aren etorrerak ez gaitu atera gure bidetik: sorkuntzaren eta bertako artisten aldeko apustutik, alegia.

Bertan behera geratzeak, aforo murriztuak eta beste osasun-protokoloek zedarritu dute kulturarentzat zaila gertatu den urte hau, zeinean erabiltzaile, ikus-entzule eta parte-hartzaileen kopuruak ez baitira iritsi ohikoaren erdira (%47a ikusleen kasuan, eta %48,5a kultur etxeen erabiltzaileen kasuan)

Arrakasta ez datza ikus-entzuleen kopuruetan, sektorea aktibo edukitzean baizik.

Ezagutu eta jaitsi: Memoria 2020 Balantzea

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: