NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gabonetako plana San Telmo da!

  • Osteguna, 2020(e)ko Abendua(r)en 24-(e)an

Egun hauetarako plan bikainetako bat museora etortzea dela uste dugu. Gabonetan gure, zure, historia, kultura eta artea hobeto ezagutzea proposatzen dizugu erakusketen, bisita gidatuen eta aplikazioen bidez.

Erakusketak

Erakusketa iraunkorreangure historia eta kultura ezagutzeko aukera edukiko duzu, zure burua ezagutzekoa,  finean. Historiaurretik ia gaur egunera arte bizi izan ditugun mugarri garrantzitsuenak ezagutuko dituzu.

Gainera, Donostiaren historiarekin lotura zuzena daukaten 10 kanoi jarri ditugu klaustroan ikusgai. Zaharberrituta daude eta aukera paregabea da bertatik bertara ikusteko.

Hain zuzen ere, Donostia eta hiriko paisaia da ere gure erakusketetako baten gaia: Urgullen magalean. Donostiako estanpak. Bertan Donostiako Urgull mendiaren protagonismoa erakusten dute XVI-XIX. mendeko grabatuek, hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoaren lekuko. Aitzitik, grabatu historikoetatik harago, erakutsi nahi izan dugu nola egokitu den teknika hau egungo arte sorkuntzan. Horretarako, erakusketan egungo lau artistek egindako lanak eta prozesuak ere azaltzen dira.

Bi arte garaikide erakusketak ere azpimarratu nahi ditugu. Batetik, Erlea Maneros Zabalaren Norusta. Bertan, artistak ondoan jartze bat proposatzen du, bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean. Bestalde, Platina erakusketa dugu, Nagore Amenabarroren proposamena. Eskulturaren eta objektuaren esparruko irudi margotuak eta piezak biltzen ditu, bereziki kontuan hartuta eskala-kontuak.

Bisita gidatuak

Aldi baterako erakusketei zuku handiena atera nahi badiezue, bestalde, bisita gidatuak egitea proposatzen dizuegu. Asteartero eta larunbatero eskaintzen ditugu, hala Urgullen magalean erakusketara, nola Norusta eta Platinara.

Doako aplikazioak

Museoaren eta hiriaren berri teknologiaren bidez izatea gustoko duen horietakoa bazara, baditugu bi proposamen ere: Second Canvas aplikazioa jaitsita gure arte ederren bildumako lan aukeraketa baten xehetasun guztiak deskubritzeko aukera izango dugu bereizmen handiko irudien bitartez. Bestalde Urgull aplikazioan  ibilbide bat proposatzen dizugu Donostiako mendi kuttunak biltzen duen historia eta natura aberastasuna ezagutzeko. Ibilbide hori jasotzen duen mapa museoko harreran eska dezakezu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: