NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Museoak lau artisten grabatuekin osatutako karpeta sortu du eta sei arte galeriatan jarriko da salgai

Museoak lau artisten grabatuekin osatutako karpeta sortu du eta sei arte galeriatan jarriko da salgai

  • Ostirala, 2020(e)ko Abendua(r)en 04-(e)an

Urgullen magalean erakusketarekin lotutako ekimen honetan parte hartu duten artistak Mikel Ruiz Pejenaute, Xare Alvarez Berakoetxea, Julen Agirre Egibar eta Ainize Txopitea dira. Bakoitzak grabatzeko teknika bat baliatu du bere lana sortzeko, eta La Taller-eko Maite Martínez de Arenazak eta Usoa Zumetak egin dute produkzioa. Donostiako sei galeriatan jarriko da karpeta salgai 575 euroan.

San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean erakusketaren amaierako atalean grabatu taller batean aurki daitezkeen lan tresnak ikus ditzakegu. Horiek baliatuta, grabatu teknikak erakusten dira: serigrafia, kalkografia, xilografia eta litografia. Izan ere, erakusketa honetan, garrantzia eman nahi izan zaio antzinean irudiak kopuru handitan erreproduzitzeko sortutako modu honi, gaur egun artistek sorkuntzarako erabiltzen dutena.

Horregatik, erakusketa prestatzearekin batera, museoak lau artista gonbidatu zituen paisaia eta Donostia ardatzak oinarri hartuta lan egitera, bakoitzak teknika horietako bat erabilita.

Artistek sortutako grabatu-matrizetatik abiatuta, edizio bat egin da ondoren: 25 karpeta egin dira saltzeko, 1/25etik 25/25era zenbakituta, eta dagozkion probak. Litografia, xilografia eta kalkografiaren kasuetan, lana La Taller galeria eta grabatu tailerrean burutu da, Maite Martínez de Arenazarekin. Serigrafiaren kasuan, Usoa Zumetarekin egin da produkzio lan artisau hori.

Lau estanpen sorta biltzen duten karpeta hauek salgai jarriko dira, 575 euroan, Donostiako sei arte garaikideko galeriatan, eta pozik agertu dira ekimenarekin galeria hauek: “Ekintza honek gure hurbileko artearen dibulgazio eta sustapen lan etengabea aintzatesten du, eta espero dugu denboran irautea; halaber, arrazoi ona da publiko berri batek bere garaikide diren artisten lanak eskuratu, ezagutu eta gozatu ahal izateko, arrazoizkoa den prezioan.”

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: