San Telmoko bazkide izateak abantaila ugari ditu: doako sarrera egunero, gonbidapenak inaugurazioetarako, zozketak, deskontuak... (ikusi hemen abantaila guztiak) 15 euroren truke, bazkide txartelak horiez denez gozatzeko aukera ematen du urtarriletik abendura.
Baina aurten 2021erako bazkide egiteko arrazoi bat gehiago dago: abenduaren amaiera arte abantaila guztiez doan disfrutatzeko aukera.
San telmo Museoak aukera emango die bazkidetza orain egiten dutenei, bere abantailak urtarrilera itxaron gabe aprobetxatzen hasteko. Beraz, urte amaiera arteko bazkidetza, museoaren kontu!
Abantailak abantaila, San Telmoko bazkide izatea harago doa, izan ere, bazkideek babes sarea ematen diote museoari, gure historiaren, ondarearen eta kulturaren ikerketan eta zabalkuntzan lanean jarraitzeko. Museoko bazkide izatea ere bada zure museoaren parte izatea.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: