NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmok Erlea Maneros artistaren Norusta erakusketa aurkeztu du

  • Ostirala, 2020(e)ko Urria(r)en 30-(e)an

San Telmo Museoak Norusta erakusketa aurkeztu du, 2020ko urriaren 31tik 2021eko urtarrilaren 10era bitarte ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan.

Erlea Maneros Zabala da edizio honetan parte hartu duen artista, Ibon Aranberriren ondoren. Artista honen kasuan Norusta izango da egindako lanaren emaitza aurkezteko lehen atala, urtarriletik aurrera museoko erakusketa iraunkorrean jarraipena izango duena, bigarren atal batean.

Erakusketa honen bitartez, Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977) artistak ondoan jartze bat proposatzen du, bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean; horrela, espazio-denbora harreman deszentratu bat markatzen du, proiektuak hartzen duen prestakuntza-epean zehar egin duen ibilbide pertsonaletik beretik sortuta.

Pandemiak eragin dituen eta lan prozesuari gaineratu zaizkion baldintza ezohikoek bultzatuta, artistak zabaldu egin du gonbidapen honetan ezarritako esparrua, zenbait teknika are biziago erabiliz. Bide horretatik, museoko artxiboen inguruan hasitako ariketa lerratzen joan da, errealaren esparrura, momentuak berak sorrarazitako egoera mental eta fisikoari erantzunez.

Eta emaitza oszilazio dialektiko batean mugitzen da, bi objekturen eta horiek San Telmo Museoarekin duten harremanaren artean. Alde batetik, museoaren bildumako objektu bat dugu, Lehen objektua Pedro Pérez de Castro (1823-1902) artistaren litografia bat, erakusketan esangura berri bat hartzen duena; bestetik, museotik kanpo aurkitutako objektu bat, orkatz (Capreolus capreolus) adar baten muturra, artistaren familia-legatukoa eta artistak dohaintza baten bitartez bilduman sartu duena.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: