NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2021-2022 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder
  • Ostirala, 2021(e)ko Iraila(r)en 03-(e)an

Datorren astelehenean, irailak 6, hasiko da ikasturte berria eta hemen bildu  ditugu Donostia Kulturako guneetako neguko ordutegiak. Aintzat hartu eskolako oporretan (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk direla.

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik: 9:00-14:00.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak ohiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegiak liburuak mailegatzeko eta kontsulta bibliografikoak egiteko eskaerei erantzungo die bibliosantelmo@donostia.eus helbide elektronikoaren bidez edota 943 481569 telefono-zenbakiaren bidez. Zerbitzu presentziala ere zabalik dago: astearteetan, 10:00-14:00 / 16:00-20:00; asteazkenetik ostiralera 10:00-14.00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Historiaren Etxea: irailaren 11ra arte egongo da zabalik, egunero 11:30-19:00. Iraileko lehen igandean itxita egongo da, estropadak direla eta.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Antzoki Zaharreko leihatila:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Irailaren 6an, arratsaldeko 16:00etan, hasiko da 2021-2022 ikasturteko matrikulazioa, bai presentziala, baita Internet bidezkoa ere (donostiakultura.eus/ikastaroak).

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera, 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00; igandetan, 10:00-14:00. Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: Casares astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) egongo da zabalik. Jaiegunetan eta zubietan itxita.

Tomaseneri dagokionez, astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) eta larunbatetan (10:00-14:00 / 16:30-20:00). Jaiegunetan itxita.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera zabalduko da: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30. Jaiegunetan eta zubietan itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatetan eta zubietan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00. Jaiegun eta zubietan itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton, 25): astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; larunbatetan 10:00-14:00. Jaiegun itxita.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita. Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00. Jaiegunetan izan ezik.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: ikasturtean zehar itxita dago.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: