NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostia Kultura: 2011ko memoria aurkeztu da

Donostia Kultura: 2011ko memoria
  • Ostirala, 2012(e)ko Apirila(r)en 20-(e)an

Gaur, apirilak 20, Nerea Txapartegik Donostia Kulturaren 2011ko memoriaren datu esanguratsuenak aurkeztu ditu prentsaurrean. Hona hemen bertan banatu den prentsa-oharra.

Donostiako kultur eta jai-eskaintzaren eragile gisa, Donostia Kulturak oso urte bizia izan zuen 2011. Izan ere, martxoan San Telmo Museoa ireki zenean eta urtearen azken aldera Kultur Etxea Intxaurrondon, bi ekipamendu gehiago izan zituen udal erakunde honek kultura esparru guztietan kudeatu eta sustatzeko.

Aipamen berezia merezi du 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburu izatea lortu izanak. Ekainaren 28an iragarri zen, eta oniritzi handi baten adierazpena izan zen hori hiriaren kultur jardueraren alde, bai eta erronka handi bat ere, datozen urteetako ibilbidea markatuko duena.

Krisia alde batera utzi gabe ―atal eta arlo guzti-guztien azterketetan aipatzen da―, Donostia Kulturak bere kopururik handienak iritsi zituen 2011n: milioi bat erabiltzaile baino gehiago izan zituen zerbitzu-egitura nagusietan, hau da, kultur etxeetan eta hiriko liburutegi-sarean.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: