NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Urgulleko ondarea ezagutzeko mapa eta app-a prestatu ditu San Telmo Museoak

Aurkezpeneko irudia, app-aren xehetasunarekin. Argazkia: Oskar Moreno
  • Asteazkena, 2020(e)ko Uztaila(r)en 15-(e)an

Urgulleko aberastasuna hobeto ezagutzeko, San Telmo Museoak bi euskarri landu eta prestatu ditu bertako ondare historiko eta naturalaren puntu garrantzitsuenak aurkezten dituen ibilbide batekin.

Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin osatu dira naturari dagozkion edukiak. Alde batetik, paperean mapa bat argitaratu du museoak, Ikuspe enpresarekin diseinatua, eta bestetik, aplikazio bat, Alambre Estudiorekin garatu dena.

Mapak gaurdaino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten du eta bere txokoetan galtzeko zailtasun gutxiko ibilbidea proposatzen du. Aplikazioak, ibilbide horretaz gain, espezie naturalei, begiratokiei eta museoaren bildumako argazki zaharrei buruzko azalpenak ematen ditu.

Ibilbidea San Telmo Museoan hasten da; bertan mapa eskuratu eta app-a deskarga daiteke, instalatu ondoren konexiorik gabe funtzionatzen duena. Aplikazioa, Urgull izenekoa, doan jaitsi daiteke bai Android eta baita iOS duten telefono eta tabletetan.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: