Ekainaren 30era arte luzatu du museoak pandemiak eragindako bizipenak jasotzeko epea. Hala, San Telmo biltzen ari den ondare kolektibo immaterialari ekarpena egin nahi dionak 12 egun gehiago izango ditu.
Museoak epea luzatzeko erabaki hartu du ikusita oraindik ere erantzun ona jasotzen ari dela eta lekukotzak bidaltzeko interesa badagoela oraindik ere.
Orain arte jasotako lekukotzak oso anitzak dira, hala adierazteko bideari dagokionean (argazkiak, marrazkiak, ilustrazioak, argazki muntaiak, bideo sormenak, bideo kliplak, ipuinak, poemak....) nola edukiari dagokionean: bizipenen deskribapenak, entretenimendurako egindakoak, hausnarketak....
Lekukotzak bidaltzeko: www.santelmomuseoa.eus/lekukotzak
San Telmo Museoak pandemiaren krisiaren lekukotasunak biltzeko proiektu hau jarri zuen martxan maiatzaren 18an, ondare immateriala sortzeko helburuarekin eta artxibo baliagarria izan dadin etorkizunean ere ezagutzeko orain bizitzen ari garena.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2022 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: