NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Real Automóvil Club Vasco Navarrok eta San Telmo Museoak "gouache" baten gordailua berritu dute

Real Automóvil Club Vasco Navarrok eta San Telmo Museoak "gouache" baten gordailua berritu dute

  • Asteartea, 2020(e)ko Ekaina(r)en 16-(e)an

Pedro Martínez de Artola RACVNko Presidenteak eta Susana Soto San Telmo Museoko zuzendariak Eduardo Lagarderen obra baten gordailua berritu dute gaur. Kartoi gaineko gouache bat da, II Circuito Automovilista de San Sebastián titulua duena, eta Circuito Automovilista de San Sebastián. Organizado por el Real Automóvil Club de Guipúzcoa. Del 22 al 27 de Septiembre 1924 hitzak idatzita dituena.

RACVNren jabetzakoa da eta 2009tik museoan gordeta dago. Akordio honen bidez, gordailua berritu egiten da 2024ra arte. Pieza San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean ikus daiteke eta 8 zenbakidun lehiaketa-autoa irudikatzen du, abiadura handian.

Eduardo Lagardek egindako jatorrizko gouache hau 1924koa da eta Donostiako II. Automobilista Zirkuitua iragartzen zuen kartela egiteko balio izan zuen. San Telmo Museoaren goiko klaustroan dago, Modernitatearen hasiera arlo tematikoan. Titulu honen bidez, XIX. eta XX. mendeetako gako nagusietako asko biltzen dira, gaur egungo euskal gizartea osatu dutenak.

Gako horietako bat izan zen hirien hazkundea eta modernizazioa XX. mendearen lehen herenean, non aisialdirako eta entretenimendurako modu berriak sortu ziren. Horrela, lehen automobil lasterketak 1923an iritsi ziren Euskal Herrira, urte horretan "Lasarteko zirkuituaren" nazioarteko proba handia ospatu zelarik eta Real Automóvil Club de Guipúzcoa sortu zelarik, denborarekin Real Automóvil Club Vasco Navarro bihurtuko zena. Gipuzkoako zirkuitua 1923 eta 1936 artean Europako nagusienen artean kokatu zen.

Lagarde (Toledo 1884-1950 Donostia) artista polifazetikoa izan zen. Arkitektoa, marrazkilaria, margolaria eta kartelgilea, "GU" taldeko kide izan zen José Manuel Aizpurua, Jesús Olasagasti, Julián Tellaeche, Juan Cabanas Erauskin eta Carlos Riberarekin batera.

Marrazki eta binetekin kolaboratu zuen hainbat aldizkari eta argitalpenetan, eta bereziki "La Voz de Guipúzcoa" Donostiako egunkarian parte hartu zuen 1923 eta 1930 artean. Arkitekto gisa lan handia egin zuen Donostian, Aizpurua eta Labayenekin elkarlanean. Madrilen eta Toledon ere bere lanak daude. Gerra Zibilaren ondoren, Director de Regiones Devastadas izendatu zuten, eta gerran suntsitutako monumentuen zaharberritzea zuzendu zuen, bereziki Toledon.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: