NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoa ekainaren 2tik aurrera, zabalik

  • Asteazkena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 27-(e)an

San Telmo Museoak ekainaren 2an, asteartean, irekiko ditu ateak, segurtasuna eta bisitarien lasaitasuna bermatzeko neurriak hartuta eta itxieran ikusgai zeuden erakusketa berdinekin.

Berrirekiera ospatzeko, museoak sormen jarduera bat prestatu du, klaustroan egingo dena, 11:00etatik 12:00etara, Koldobika Jauregi artistaren eskutik.

Ohiko ordutegiak mantenduko dira, hau da, museoa zabalik egongo da asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe. Astearteez gain, sarrera doakoa izango da igande arratsaldeetan ere, 16:00etatik aurrera, sarrera errazteko eta astearteetan kontzentrazioak murrizteko.

Helburu berberarekin, museoak aldi baterako erakusketetara esklusiboki sartzeko aukera eskainiko die bere bazkideei, 09:00etatik 10:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Sartzen den pertsona kopurua kontrolatuko da, museoaren edukiera guztizkoaren heren batera baino gutxiagora mugatuz; horri esker, pertsonako 16 metro koadroko espazioa egongo da batez beste; areto bakoitzeko edukiera ere txikituko da; eta erakusketa iraunkorraren ibilbide bat seinaleztatuko da, gurutzaketarik gerta ez dadin. Azken batean, neurriek bermatuko dute bisita modu atseginean eta seguruan egin ahal izatea.

Erakusketak

Museoan ikusgai izango diren erakusketak, iraunkorraz gain, ixteko unean zabalik zeudenak izango dira, luzatuta: Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki bilduma; Deabrua ote; eta Milaka eskuren isilpeko lana.

Zerbitzuak

Erabilgarri dauden zerbitzuei dagokienez, etapa berri honetan ez da audiogidarik emango bisita egiteko, eta museoa eduki hori eskaintzeko aukera prestatzen ari da, pertsona bakoitzak doan deskargatu ahal izan dezan bere telefono mugikorrean. Ez da bisita gidaturik egingo, eta ekitaldi aretoa, hezkuntza tailerra eta liburutegia itxita egongo dira.

Liburutegiak, ordea, liburuak mailegatzeko eta kontsulta bibliografikoak egiteko eskaerei erantzungo die bibliosantelmo@donostia.eus helbide elektronikoaren bidez edota 943 481569 telefono-zenbakiaren bidez (10:00etatik 14:00etara asteartetik ostiralera, eta astearteetan 16:00etatik 20:00etara ere). Mailegatutako materialak liburutegiko atearen ondoan jarritako postontzian utzi ahal izango dira, eta handik jaso eta berrogeialdi gunera eramango dira. Material bibliografikoa eta Gabriela Cendoya Bergareche Collection-en fotoliburuak gelan kontsultatu ahal izango dira aldez aurretik hitzordua eskatuta, betiere higiene eta osasun neurriak bermatuta.

Urgulli dagokionez, hiru zentroak (Historiaren Etxea, Natur Txoko eta Udako Liburutegia) ez dira irekiko osasun neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko duten zailtasunagatik. Hala ere, Urgull mendiko ondare eta natur interesguneen mapa egiten ari gara. Planoa paperean editatuko da eta garapen birtuala egingo da, mugikorrean doan deskargatzeko.

Aste hauetan, museoak bertan behera utzi ditu jarduera presentzialak, eta Internetera eraman du bere programazioa. Gainera, itxieran zehar ekimen ezberdinak jarri ditu martxan, #STMKuttunak bezala, erakusketa iraunkorreko piezak aurkeztu dituena eta maiztasun txikiagoarekin jarraipena izango duena, eta 2020. Pandemiaren lekukotzak: gure orainaren antropologia bezala. Azken hau ekainaren 18ra arte egongo da martxan, eta etorkizunean bizi izan dugun krisi hau eta nola bizi izan dugun ezagutzeko balioko duen artxibo kolektibo bat sortzeko lekukotzak biltzen ditu.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: