NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Naroa Pérez Iguaran argazkilariaren saioa on line emango du museoak

  • Astelehena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 25-(e)an

Larunbat honetan, maiatzak 30, 12:00etan, Naroa Pérez Iguaran argazkilariak Trail of Touch argazki-liburuaren aurkezpena egingo du, on line, museotik.

Aurpezpen hau martxoan izatekoa zen, baina alarma egoeraren ondorioz bertan behera geratu zen. Saioa Naroa Pérez Iguaranen eta Gabriela Cendoya Bergareche bildumagilearen arteko solasaldi gisa egituratuko da. Hain zuzen ere, jarduera hau Cendoya Bergarechek museoan utzitako argazki-liburu bilduma ezagutzera emateko jardueren programazioan dago sartuta.

Naroa Pérez Iguaran, Londresen bizi den artista donostiarra, Trail of touch eta argazkigintzan eta oro har arte bisuaketan landu duen ukimenaren inguruko lana aurkeztera dator. Bere liburuak zurezko txapak, oihala, paper japoniarra, Indiako khadi papera, kortxoa eta bioplastikoa ditu, eta begiratua izatera eta ukitua izatera gonbidatzen du.

Saioa museoaren webgunean eta museoaren youtube kanalean ikusi ahal izango da, zuzenean, baina saioan parte hartzeko (galderak, iruzkinak... eginez) aurrez izena eman behar da lotura honetan.

Saioa gaztelaniaz izango da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: