NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostia Kultura ON: maiatzaren 11tik 17ra bitarteko edukiak

Ainara Azpiazu
  • Astelehena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 11-(e)an

Osasun-deseskalatze eta herritarrak pixkana kalera irteteko prozesuaren barruan (ekainetik aurrera irekiko ditugun gure kultur zentroak, adibidez), DKEtxean egitasmoak zentzua galtzen du konfinamendurako sortutako online programa gisa. Horrek ez du esan nahi Donostia Kulturak eduki birtualak sortzeari utziko dionik. Aitzitik, parrilla erregularrik gabe, online eskaintza zabala izango du, pixkana aurrez aurre eskaintzen diren ekitaldi eta ikuskizunekin batera.

Gaurtik aurrera, Donostia Kulturak eduki horiek online eskaintzen jarraituko du Donostia Kultura ON! lan-ildopean.

Ipuinaren Ordua egunero izango dugu, arratsaldeko 16:00etan. Gogoratu euskaraz eskaintzen den jarduera dela, igandetan izan ezik (gaztelaniaz). Hauek dira gure ipuin kontalariak: Lur Korta ("Periko Untxia"), Saioa Aizpurua ("Patxi Errementeria"), Amaia Puin ("Ilargia lapur"), Iraitz Lizarraga ("Ximunen baratzea"), Kattalin Ansorena ("Ttip eta Ttup"), Lur Korta / Bego González ("Ilargiaren soinekoa", euskaraz eta zeinu hizkuntzaz) eta Lur Usabiaga ("Boogie Bear", gaztelaniaz).

Koadernoa izeneko programaren baitan, idazleen zatia amaitu da, baina oraindik baditugu euskal ilustratzaileen sorkuntzak. Konfinamenduan sortutako lan originalak dira eta egunero argitaratzen ditugu, astelehenetik ostiralera, 13:00etatik aurrera, Donostia Kulturaren webgunean eta ohiko sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram). Maiatzaren 19ra arte, hona hemen egileak eta partekatuko ditugun lanen tituluak: Judas Arrieta ("Akatsak"), Yolanda Mosquera ("Aberastu zure barnea"), Mikel Valverde ("Mundua lau paretaren artean"), Ainara Azpiazu Axpi ("Udaberria etxealdian"), Iraia Okina ("Etxean"), Jokin Mitxelena ("Xomorroei kariñoa") eta Sisters and the City ("Konfitatuak").

Bi solasaladi digital izango ditugu. Gaur, astelehena, 19:45etan, Slawka Grabowskak (Donostia Book Club) ingelesez dinamizatuko du Chiua Achebe idazlearen Things Fall Apart liburua hizpide izango duen saioa. Bihar, maiatzak 12, iluntzeko 19:30ean, euskarazko solasaldien ziklo barruan, Iñigo Aranbarrik Miñan liburuari buzko solasa gidatuk du. Lan honetan Amets Arzallusek bere luma Ibrahima Balderen kontakizunaren zerbitzura jarri du.

San Telmo Museoan, #STMKuttunak ekimenak atal berri bat osatuko du aste honetan, Berriro igo nauzu bideoarekin. European Dialogues zikloaren barruan, bigarren saioa izango dugu, ostegunean, hilak 14, 18:00etanm La Europa de la Ciencia (Zientziaren Europa) izenburupean, mahai inguru bat izango da Cristina Garmendia, Mikel Mancisidor eta Juanjo Alvarez hizlariekin. Azkenik, ostiralean, hilak 15, 18:00etan Death café. Un encuentro para hablar sobre la muerte izeneko saioa izango dugu. Heriotzaz hitz egiteko topaketa, beraz.

Gainera, Larrotxene Bideok (Larrotxene Kultur Etxea) jarraituko du eduki birtualak eskaintzen. Hilaren 12an eta 14an Adobe After Effects-i buruzko online ikastaroak segida izango du. Asteazkenean, hilak 13, Transmediazinek hamabostean behin prestatzen duen bideo-magazina eskainiko digu. Amaitzeko, hilaren 15ean, Larroetxean Zuzenean izango dugu Twitch plataforman (jarduera hori Youtube bidez kontsultatu ahal izango da gero, eta kanalean harpidetza egitea gomendatzen dugu).

Ispilu Beltza DK Irratiaren goizeko irratsaioak ahotsa ematen die Donostia Kulturako eta, oro har, Donostiako kultur paisaiako aktore eta lurazaleko jarduerei. Oier Aranzabalek gidatuta, astelehenetik ostiralera entzun daiteke, 8:00etatik 10:00etara, 107.4 FM frekuentzian, hainbat audio plataformatan eta Donostia Kultura Irratiaren webgunean izango da eskuragai.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu Donostia Kulturak beste hainbat zerbitzu online mantentzen dituela: eLiburutegia, DK Irratia, San Telmo museoko erakusketa birtualak, Filmin atarira igotako filmak...

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: