NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Artea eta gaurkotasuna aste honetan San Telmon sarean

Novis Corpus argazki-libururako Aitziber Orkolagaren irudiak
  • Astelehena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an

Proposamen ezberdinekin gatoz maiatzeko lehen aste honetan. Konfinamenduan sortutako argazki-liburu bat, Nicolás Lekuona euskal artistaren collage bat eta Europar Elkarrizketak zikloaren 2020ko edizioko lehen saioa.

Novis Corpus 48 argazkilariren irudiekin itxialdian osatutako argazki-liburua da. Itxialdiaren hasiera hasieran, ulertzeko zaila zen egoera baten arrastoa gordetzen duen proiektu hau abian jarri zuen sortzaile talde batek eta San Telmo Museoak bertako argazki-liburu bildumarekin lotura zuzena duen lan honen hedapenean lagundu nahi du webgunean argitaratuz.

#STMKuttunak

Honetaz gain, #STMKuttunak egitasmoarekin jarraituz museoako erakusketa iraunkorreko pieza bati buruz hitz egingo dugu asteazkenean. Nicolás Lekuonaren "Izenbururik gabe" collage-a izango dugu hizpide oraingoan, eta Rebeka Elizegi artistarekin eta Second Canvas aplikazioarekin obraren xehetasunak ezagutu ahal izango ditugu.

Eduki hau argitaratu bitartean, joan den astekoa ekartzen dizuegu hemen, Otsagabiako dantzariaren jantzia, Xabier Kerexetaren iruzkinekin.

 

Azkenik, aste honetan abiatuko da Europar Elkarrizketak zikloaren aurtengo edizioa, Globernancerekin batera antolatutakoa, online burutuko dena. Koronabirusaren krisia eta Europaren inguruan gai ezberdinei helduko diegu aditu ezberdinen laguntzaz hiru ostegunez jarraian.

Astero, eduki proposamena

Museoa itxita dagoen bitartean eduki digitalak proposatzen ari gatzaizkizue webgunean eta sare sozialetan (facebook, twitter, youtube eta ivoox). Egiten ari garenaren xehetasunik galdu nahi ez baduzu gure asteroko buletinean izen ematea proposatzen dizugu. Astelehenetan eduki aukeraketa bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, etxean egonda ere, gai interesgarriez gozatzeko.

STM Gaurkotasun buletinean izena eman

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: