NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

#DKEtxean agenda: maiatzaren 4tik 10era bitarteko edukiak

#DKEtxean
  • Astelehena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an

Pixkanakako deskonfinamenduarekin bat eginez, datorren maiatzaren 10ean amaitutzat emango dugu #DKEtxean etapa hau. Horretarako, gure etxeetatik kontsumitzeko propio sortutako online programazioko parrilla bat sortu dugu. Kultura handiz egingo dugu, astea ikuskizun, kontakizun, ilustrazio, arte, elkarrizketa eta abarrez ondo beteta baitator.

Hauxe da aste honetako parrilla, maiatzaren 4tik 10era bitartekoa.

Antzokian Etxean programa eszenikoan dugun asteko lehen zita maiatzaren 7an izango da: Martxelo Rubio eta Sandra Ferrús ("Stopman"). Gero, aste bukaeran NODE Kultur Elkartea, El Negro eta Niña Coyote y Chico Tornado izango ditugu. Antzokian Etxean tarteak eszenako ikuskizunen agenda osatzen du –antzerkia, musika eta dantza–, ostegunetik igandera (egun horietan izaten baita ikus-entzule gehien gune eszenikoetan), 19:00etan betiere. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizunen edota sorkuntza berrien pilulak eskaintzen dituzte formatu berri honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa goza daitezke Donostia Kulturako kanaletatik.

Astezkenean, hilak 6, 19:00etan, Gautenak egin duen azken lana ("La familia") erakutsiko dugu.

DK Etxean Koadernoa: hemengo idazleek kontakizun labur argitaragabeak eskaintzen dituzte. Eguneroko eskaintza da –hau ere astelehenetik ostiralera–, eta eguerdiko 12:00etan egiten da. Yolanda Arrieta ("1-2"), Iñigo Aranbarri ("Armairua"), Juan Manuel Uría ("Amable Arias"), Patxi Zubizarreta ("Trena eta zu") eta Ander Izagirre ("El mundo empezará de nuevo") idazleek osatzen dute asteko eskaintza.

DK Etxean Koadernoa: Euskal ilustratzaileen sorkuntza-lanak erakusteko lerroari dagokionez, gaurtik hasita ondorengo artisten lanak izango ditugu: Arantza Sestayo ("Magia ezkutatzen denean"), Elena Odriozola ("Udaberria"), Maite Gurrutxaga ("Hartu arnasa"), Asier Iturralde Gastón ("Konfinamendu estiloak") eta Paula Estévez ("Kulturak ere zaintzen gaitu"). Ilustrazioak egunero plazaratzen dira, astelehenetik ostiralera, 13:00etan eta Donostia Kulturak zabalkunderako dituen bide guztietatik (webgunea eta sare sozialak).

Gainera, Larrotxene Bideok (Larrotxene K.E.) eduki birtualak eskaintzen ditu. Hilaren 5ean eta 7an Adobe After Effects-i buruzko online ikastaroarekin jarraituko da. Hilaren 8an, Larroetxean Zuzenean, "Herriwatch, izurritearen zaindariak" bideo biralen saga ikusi eta Aitor Ormaetxea, Jone Ibarretxe, Paula Brezo eta Mikel Abasolo sortzaileekin hitz egin ahal izango da Twitch bidez (jarduera hori Youtube bidez kontsultatu ahal izango da gero, eta kanalean harpidetza egitea gomendatzen dugu).

Eta hona hemen haur txikiak dituzten Donostiako familia askorentzat itxialdian dagoeneko ohiko bihurtu den hitzordua: Ipuinaren ordua, zeinak ehunka haur biltzen baititu egunero telebista aurrean (Youtube bidez) edo sakelako zein ordenagailuen inguruan (Donostia Kulturaren Instagram edo Facebook bidez). Programa hori egunero izaten da, 16:00etan, eta familia guztiarentzako ipuin bat eskaintzen du, gehienetan euskaraz, salbu eta igandeetan, egun horretan ipuina gaztelaniaz kontatzen baita. Larunbatetan, gainera, zeinuen hizkuntzan ematen da. Aste honetan, honako hauek izango ditugu: Lur Korta ("Urdeburutarrak"), Saioa Aizpurua ("Kili txikia"), Amaia Puin ("Ura gustoko ez zuen krokodiloa "), Lur Korta ("Olivier Button"), Iraitz Lizarraga ("Bidean"), Kattalin Ansorena y Bego González (Eskuaire) ("Miren Marmartia") eta Amaia Puin ("La verdad de Arturo").

San Telmo Museoan, aste honetan #STMKuttunak ekimenak atal berri bat osatuko du, Nikolas Lekuonaren (Sín titulo) collage bat ardatz hartuta. Lan honi buruzko xehetasunak Second Canvas San Telmo Museoaren bidez ezagutu ahal izango ditugu. Gainera, eta bertan dagoen argazki-liburuen bildumarekin oso lotuta, museoak Novis Corpus-en hedapenean lagunduko du, 48 argazkilarik konfinamenduan sortutako argazki-liburua hain zaila den garai baten arrastoa gordetzen duen proiektu batean.

2020ko European Dialogues zikloa hiru saiok osatuko dute eta Europar Batasunaren herritarren pertzepzioari, zientziaren Europari eta emakumeen Europari buruz hitz egingo dute aditu ezberdinek, on line, maiatzaren 7an, 14an eta 21ean. Izena emateko aukera jadanik zabalik esteka honetan. Maiatzaren 7ko jarduera hauxe izango da: La Europa de la gente; Alberto Alemanno, Daniel Innerarity.

Azkenik, Ispilu Beltza DK Irratiaren goizeko irratsaioak ahotsa ematen die Donostia Kulturako eta, oro har, Donostiako kultur paisaiako aktore eta lurazaleko jarduerei. Oier Aranzabalek gidatuta, astelehenetik ostiralera entzun daiteke, 8:00etatik 10:00etara, 107.4 FM frekuentzian, hainbat audio plataformatan eta Donostia Kultura Irratiaren webgunean izango da eskuragai.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: