NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

José Luis Zumeta "in memoriam"

  • Astelehena, 2020(e)ko Apirila(r)en 27-(e)an

José Luis Zumeta zendu berria kuttuna zen San Telmo Museoarentzat. Horregatik, #STMkuttunak berezi honetan, euskal arteari eta gizarteari egindako ekarpena azpimarratu nahi izan ditugu. Besteak beste, María José Aranzasti arte historialari eta Zumetaren lagunaren hitzak bildu ditugu bideo honetan.

 

 

José Luis Zumetak eta bere lanak presentzia handia izan dute euskal kulturan eta baita, beraz, San Telmo Museoan ere. Modu batera edo bestera, behin eta berriro bat egin dugu berarekin artearen eta sorkuntzaren bidean.

Zumetaren lanak baditugu museoaren bilduman: kartelak, estanpak, margoak... Euskal Artearen aretoan pieza ederra dugu ikusgai, eta euskal kulturaren bilakaera azaltzean Ez dok amairu mugimenduaz, Ikimilikiliklik ekimenaz edo euskararen sustapenaz ari bagara ere topatuko ditugu José Luis Zumeta eta bere lanak.

Hainbat erakusketa egin zituen San Telmon 80ko eta 90eko hamarkadetan, eta azken urteetan ere han zegoen 2016an egindako 1966 | GAUR KONSTELAZIOAK | 2016 erakusketan, besteak beste. Gaur gaurkoz, Antton Elizegiren Atzera begirako poetika argazki erakusketan ere presente dago (behean), Elizegik bere estudioan egindako erretratu batekin eta 1975eko Urrats Berriak izeneko proiektuaren ikus-entzunezko batekin.

 Zumeta-Elizegiren argazkia

Eskerrik asko, Jose Luis, euskal kulturari eta arteari kolorea emateagatik; zorionez, zure lanak gugan iraungo du.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: