Hemen dituzue apirilaren 13ko astean luzatu nahi dizkizuegun eduki digitalen proposamenak. Hasteko, museoko liburutegian kontsulta daitekeen Gabriela Cendoya Bergareche Collection argazki-liburu bildumako egile baten inguruko gomendio bat, bildumagilearen blogetik.
Mariken Wessels-ek egile kategoriako liburuaren saria eskuratu zuen Arlesen 2016an, eta sarrera honetanematen digu bere lanaren berri Gabrielak.
Familian denbora ondo pasatzeko proposamen bat ere oraingoan. Kiputzeko kobazuloan aurkitutako bisontearen garezurra kartoia erabiliz etxean egiteko pausoak erakusten ditu Cova Orgaz artistaren eskutik eskaintzen dizuegun bideo honek.
Eta amaitzeko, Argiak 100 urte bete zitueneko Zerukotik lurrekora zikloa itxi zuen Elixabete Garmendia kazetariaren hitzaldia, "Euskarazko kazetaritzaren intrahistoria bat", astekariak antolatutako zikloa, museoaren laguntzarekin.
Aste honetako #STMKuttunak lihoaren lanketan erabiltzen den pieza baten inguruan egingo dugu, tranga izeneko tresnaren inguruan. Argitaratu bitartean, joan den astekoa ekartzen dizuegu hona, museoaren elizan ikus daitezkeen Sert-en mihiseen ingurukoa.
Museoa itxita dagoen bitartean eduki digitalak proposatzen ari gatzaizkizue webgunean eta sare sozialetan (facebook, twitter, youtube eta ivoox). Egiten ari garenaren xehetasunik galdu nahi ez baduzu gure asteroko buletinean izen ematea proposatzen dizugu. Astelehenetan eduki aukeraketa bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, etxean egonda ere, gai interesgarriez gozatzeko.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: