NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Serten mihiseak, #STMKuttunak gaur

Armadore-herria, Josep M. Sert. Argazkia: Beltz
  • Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 07-(e)an

Egun San Telmo Museoaren egoitza den XVI. mendeko komentuari museo erabilera emateko prestaketa lanak egin zituztenean, elizako hormetan jartzeko udalak Josep M. Sert pintore katalanari eskatu zion Gipuzkoako historia eta bizitzari buruzko mihiseak egiteko, ondoren jarriko ziren pareten forma eta tamainari egokituta. Horiek aurkezten dizkizuegu gaurko #STMKuttunak ekimenean.

Margolariak bere Parisko estudioan burutu zuen lana, teknika gisa lausodura erabiliz (metalezko hondo baten gainean berniz koloreduna aplikatzea). 1932an, handik ekarri ostean, orduz geroztik museoaren egoitza den honetan jarri zituzten mihiseak. 17 mihise egin zituen Sertek, guztira 780 bat metro koadro estaltzeko, 11 eszena ezberdinetan: Elezahar-Herria, Jakintsu-Herria, Askatasun-Herria, Armadore-Herria, Foru-Herria, Arrazaren Aldarea, Arrantzale-Herria, Itsasgizon-Herria, Merkatari-Herria, Santu-Herria eta Olagizon-Herria.

Mihiseak elizan jarrita egon dira urte guzti hauetan, eta kontserbazio arazoak medio, museoak zaharberritu behar izan ditu. 2007an hasi zen zaharberritzeko esku hartze garrantzitsu bat, eta handik aurrera kontserbazioa bermatzeko prebentzio neurriak ere ezarri ziren. Zaharberritze hura publikoak aldamiora igota bisitatuz zagutzeko aukera izan zuen.

Museoan, elizan bertan, mihise horiek sortzeko aurrez egindako sei bozeto ere daude ikusgai, eta artista kataluniarraren exekuzio-teknika erakusten dute. Ikatz-ziriz egindako bozeto bikainak dira, Sert-ek marrazkigile gisa zuen maisutasun handia eta lanerako erabiltzen zuen metodo bitxia agerian uzten dituztenak. Bozetoak laukietan zatituta daude artistak eta bere laguntzaileek eszenaren konposizioa zehaztasun handiagoz lekualdatu ahal izateko hain neurri ikaragarriak dituzten eta eliza apaintzen duten mihisetara.

J.M. Serten mihiseen jatorria, azalpena, eta, bereziki, zaharberritze eta kontserbazioaren inguruko azalpenak bikain laburtzen ditu 2013ko bideo honek:

 

Azkenik, zuek ere etxean mihiseekin zuen collage-a familian egitea proposatzen dizuegu hemen.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: