NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoaren zabalkuntza, Berrikuntza eta Diseinu Sarietan hautagai

  • Osteguna, 2012(e)ko Apirila(r)en 12-(e)an

San Telmo Museoko zabalkuntza, Nieto Sobejano arkitektoena, 2012ko kultura arloko diseinu onenen artean kokatu dute Berrikuntza & Diseinua Sarien seigarren edizioa dela eta, Condé Nast Traveller aldizkariak eta JW Marriott hotel taldeak.

 

Aldizkari honen talde editorialak, urtero, uneko diseinu onenen zerrenda bat egiten du hainbat kategorien arabera, Jasangarritasunetik hasi eta Garraioetaraino, Kultura tarte. Zerrenda aztertu ondoren, hoberenen hautaketa bat egin du epaimahaiak eta horiek dira publikoak bozkatu ahal izango dituenak eta aldizkariaren maiatzeko zenbakian Diseinua eta Berrikuntzari buruzko gehigarrian agertuko direnak -San Telmo barne-. Boto gehien jasotzen dituztenek datorren maiatzaren 22an ospatuko den ekitaldian jasoko dituzte sariak.

Joan den urteko edizioan Hepworth Wakefield arte garaikide galeriak irabazi zuen kategoria honetan. Galeria Calder ibaiaren aldamenean dago (Yorkshire, Erresuma Batua) eta David Chipperfield Architects-ek diseinatutako eraikuntza da.

Zure botoa hemen eman dezakezu.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: