NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostia Kultura: apirilaren 12a bitarteko egoera

Donostia Kultura: COVID-19
  • Asteartea, 2020(e)ko Martxoa(r)en 24-(e)an

COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisia dela-eta, hauxe da gaurko egunez, martxoak 24, Donostia Kulturaren gune, zerbitzu, jarduera eta ikuskizunen egoera.

Honen aurretik bi jakinarazpen orokor egin ditugu: Donostia Kultura itxita martxoaren 29ra arte eta #DKetxean: Donostia Kulturak sarean duen eskaintza.

1.- Badakizue konfinamendua apirilaren 11 arte luzatu duela Espainiako Gobernuak. Beraz, gurean ere aurrez aurre ez da inolako ekitaldirik egongo ondorengo espazio hauetan:

Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Historiaren Etxea (Urgull), Antzoki Zaharra, kultur etxeak (Aiete, Casares-Tomasene, Larratxo, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo), liburutegiak (Liburutegi Nagusia, Haur Liburutegi Nagusia eta Larratxo Liburutegia) eta Antiguako Merkatua.

2.- Goian aipatu bezala, #DKetxean abiatu dugu: sareko eta telefono bidezko gure eskaintza ezagutarazteko.

3.- Liburuak gure liburutegietan itzultzeko epea maiatzaren 4rarte luzatu da. Luzapen honek ez dio eLiburutegia zerbitzu digitalari eragiten. Bide batez, esan beharra dago eLiburutegia gorakada nabarmena izaten ari dela erabileran.

4.- Martxoaren 13an esan genuen bertan behera gelditu zirela hilaren 29a bitarteko ikuskizun guztiak eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean erosi zutenei automatikoki itzuliko zitzaiela dirua (leihatiletan erosi zutenek itxaron beharko dute takillak zabaldu arte).

4.1.- Nobedadeak:

Juan Carlos Fernández-Nieto, pianoa: kontzertu hau atzeratu egin da. Bere eserlekua mantentzeko aukera eman zaie erosleei.

tindersticks: emanaldi hau atzeratu egin da urte amaierara. Bere eserlekua mantentzeko aukera eman zaie erosleei.

Mojo Workin' (ostirala eta larunbata). Gure Gauza elkartea da Mojo Workin' jaialdiaren antolatzailea. Diru-itzulketak geldituta daude eta crowdfunding kanpaina abiatu dute dituzten gastuei aurre egiteko.

Derby Motoreta's Burrito Kachimba: emanaldi hau atzeratu egin da abendura. Bere eserlekua mantentzeko aukera eman zaie erosleei.

Gure gomendioa da donostiakultura.eus webgunearen agendan begiratzea ikuskizun bakoitzaren xehetasunak.

5.- Donostia Kultura saiatzen ari da bertan behera geratutako (eta geratuko) diren ikuskizun gehienak, ahal den neurrian, urtean zehar birkokatzen. Adibide moduan antzezlan hauek: Harri orri ar (abenduak 7 eta 8); Pánico (uztailak 30etik abuztuaren 2ra) eta Rámper (urriak 21 eta 22).

6.- Martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitarteko ikuskizun eta film proiekzio guztiak bertan behera edo atzeratu egin dira. Hots:

Antolakuntzak erabaki du Fassbinderri eskainitako Nosferatu zikloko epe horretako pelikulak atzeratzea.

Bookends: Simon & Garfunkel, Through the Years. Bertan behera.

Nikos Stavlas, pianoa. Bertan behera.

Thierry Biscary: Muda. Bertan behera.

Angela, Iparragirreren Bertso Librea; Karabansarai Produkzioak. Bertan behera.

Las cosas que sé que son verdad; Verónica Forqué & Julio Vélez. Bertan behera.

En Tol Sarmiento. Gauzak ondo bidean, kontzertu hau maiatzean egingo da. Sarrera dutenei data berrirako sarrera mantentzeko aukera ematen diegu.

Barón Rojo + Óxido + Darknoise + Dravernue. Gauzak ondo bidean, kontzertu hau maiatzean egingo da. Sarrera dutenei data berrirako sarrera mantentzeko aukera ematen diegu.

Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira; Kresala Dantza Taldea. Dantza emanaldi hau ekainaren 22ra atzeratu da. Sarrera dutenei data berrirako sarrera mantentzeko aukera ematen diegu.

Los cuerpos celestes, Compañía M. Vargas & C. Brûlé. Dantza emanaldi hau urriaren 4ra atzeratu da. Sarrera dutenei data berrirako sarrera mantentzeko aukera ematen diegu.

Liana Gourdjia (biolina), Josu Okiñena (pianoa). Bertan behera.

Bang Bang-ek antolatutako Kill Bill Vol. 1 (2003) + Kill Bill Vol. 2 (2004) pelikulen proiekzioa bertan behera.

7.- Sarreren diruaren itzulketa:

Bi formula:

1) Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua (jada data duten atzeratutako ikuskizunetan izan ezik). Itzulketa guztiak hamabost egunetan guztiak egitea espero dugu.

2) Leihatilan erositako sarrerak, takilan bertan itzuli beharko dira Donostia Kultura berriro ateak zabaltzen dituenean.

Txarteldegi kontuetarako: dksarrerak@donostiakultura.eus.

Bestelako kontuetarako: donostiakultura@donostia.eus / 943 481150.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: