NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

#DKetxean: Donostia Kulturak sarean duen eskaintza

Donostia Kultura sarean
  • Asteartea, 2020(e)ko Martxoa(r)en 17-(e)an

Egun bereziak ari gara bizitzen COVID-19 birusaren krisia dela eta. Gure zentro guztiak itxita daude, baina baditugu sarean zuentzako erabilgarriak izan daitezkeen aukera batzuk.

Liburutegi Zerbitzuaren eduki digitalak

Donostia Kulturako Liburutegi zerbitzuak hainbat eskaintza ditu sarean.

1.- eLiburutegia erabiltzeko sarbidea are gehiago erraztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Bertan 20.000 liburu eta 15.000 film daude eskuragarri, baita audio-liburuak ere. Donostia Kulturako bazkideek badute bertan sartzerik. Hauxe da eLiburutegiaren sarbidea. Bertan sartu behar dira erabiltzailea eta pasahitza.

Pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurri eta astero bi film ikusteko aukera du.

Mailegu digitalaren atalean bi minutuko bideo tutoriala duzu zerbitzua nola erabiltzen den jakiteko.

2.- Liburu Dantza: Donostia Kulturako Liburutegi zerbitzutik egiten den liburu gomendioen bloga. Bertan proposamenak aurkituko dituzu heldu zein haurrentzat.

3.- Liburutegi Digitala izeneko zerbitzua: Donostian XIX. mende amaieratik 1936ko uztaila bitartean argitaratutako prentsa ikusteko sarbide digitala.

San Telmo Museoa

Asko izan dira azken urteotan webgune eta sareetara Museoak eraman dituen jarduerak eta horietako batzuk azpimarratu nahi ditugu zuentzako
hitzaldi eta mahai inguruak, ikerketa lanak, ondarearen inguruko esku hartzeak...

Irakur dezakezu museoak duen eskaintza ondorengo lotura honetan: San Telmo Museoak eduki digitalen eskaintza baliatzera gonbidatzen zaituzte.

Adibide moduan hemen itsatsitako txioa.

DK Irratia

Irratiaren emisioekin jarraituko dugu. Sarean entzuteko aukeraz gain (DK Irratia), gogoratu FMko 107.4 dialean gaudela eguneko 24 ordutan. Internet bidez hainbat podcast ere baditugu.

Donostia Kulturaren Youtube kanala

Aspalditik dugu kanal bat aipatutako sarean, Donostia Kultura izenekoa. Hainbat erreprodukzio zerrenda (kultur etxeak, liburutegiak eta atal tematikoak) ditugu bertan, baita gune eta jaialdi nagusietako kanalak ere: Korner, dFeria, Giza Eskubideen Zinemaldia, Olatu Talka, Heineken Jazzaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema, Literaktum, San Telmo Museoa, Donostia Festak, Larrotxene Bideo...

Musika Spotify-n, baita bideoak ere

Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko programazioa zein Heineken Jazzaldiko hainbat zerrenda daude Spotify-ko profil honetan. Gure musika eskaintza gustuko baduzu, bertan aurkituko dituzu hainbat gomendio erabilgarri.

Bestalde, "#jazzaldia50", Heineken Jazzaldiaren 50. urteurrenaren omenez egindako dokumentala, La 2 de TVE-ko webgunean dago eskuragarri.

Zinema Filmin-en eta Nosferatu aldizkaria

Giza Eskubideen Zinemaldiak kanal propioa zabaldu berri du Filmin izeneko zinema independentearen plataforman.

Honekin lotuta gogorarazi behar da Filmin-ek euskarazko kanala ere zabaldu duela.

Plataforma hau ordainpekoa da.

Nosferatu aldizkariaren ale guztiak eskuragai daude sarean. Universitat Politècnica de València-k (UPV) unibertsitateko RiuNet erakunde-gordailuak jarri zituen jendearen esku helbide honetan: Nosferatu aldizkaria.

Telefono eta korreo bidezko arreta

Telefono bidezko arreta indarrean da telefono nagusi honetan: 943 481150 (9:00-17:00).

Gure korreo elektroniko eta sare sozial nagusiak ere martxan daude.

Festak: ohiko bide telematikoa eta telefonoa erabiltzen ari dira elkarte eta herritarrekin harremanetan jartzeko: 943 481168 (donostiakofestak@donostia.eus).

Sarreren diru-itzulketak

Leihatilak, gainerako zerbitzuak bezala, itxita daude.

Martxoaren 13tik 29ra bertan behera utzitako ikuskizunetako sarreren diru-itzulketei buruz, bi kontu:

1) Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua. Itzulketekin astelehenean, martxoak 16, hasi ginen eta hamabost egunetan itzulketa guztiak egitea espero dugu.

2) Leihatilan erositako sarrerak, takillan bertan itzuliko ditugu Donostia Kulturak ateak berriro zabaltzen dituenean.

Txarteldegi kontuetarako: dksarrerak@donostiakultura.eus.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: