NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmo Museoak eta SOS Arrazakeriak "Milaka eskuren isilpeko lana" aurkeztu dute

San Telmo Museoak eta SOS Arrazakeriak "Milaka eskuren isilpeko lana" aurkeztu dute

  • Asteazkena, 2020(e)ko Martxoa(r)en 04-(e)an

Milaka eskuren isilpeko lana proiektu artistikoak jatorri atzerritarreko emakume etxeko langileen errealitatea ikusarazi nahi du erakusketa eta jardueren bidez. Erakusketa Laborategian izango da ikusgai martxoaren 4tik maiatzaren 10era bitartean, doako sarrerarekin. Denbora horretan jarduera programa bat garatuko da, proposamen berriekin osatuz joango dena. Alde artistikoa Joseba Bontigui argazkilariaren eskutik dator.

Erakusketak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Etxeko Emakume Migratzaile Langileen taldearen istorioak, bizipenak eta aldarrikapenak erakusten  dira. Haien erreibindikazioak ezagutarazten ditu, ikusezintasun-, deshumanizazio-egoeren, migrazio-doluen prozesuen eta lan-baldintzen ingurukoak.

Aldi berean bi bide garatzen ditu; batetik, argazki proiektu baten sormen prozesua, Joseba Bontigui argazkilariaren parte hartzearekin, eta, bestetik, zentzua ematen dion benetako helburua: aurrez aurre begiratzera ausartzen ez garen errealitate sozial bat erakustea.

Proposamenak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako emakume etxeko langileen kolektiboaren inplikazio aktiboa du, besteak beste kolektibo horren kontzeptua eraldatzea bilatzen duen erakusketa bati forma ematen lagundu baitu, hainbat mailatako planteamendu parte hartzaile eta dinamiko baten bidez. Alde batetik, proiektuaren prestaketan bertan izan da parte hartzaile, eta protagonisten ekarpenak jaso ditu. Bestalde, erakusketa aurkezten den espazioa ere parte hartzerako lekua izango da, hainbat jardueraren bidez, eta horrela, Laborategia, museoa, kolektibo hori osatzen duten emakumeen topagune eta ezagutzarako gune bihurtuko da. Topaketa horien ondorioz, material berriak sortuko dira, eta zabalik dagoen denboran txertatuko dira erakusketan. Azkenik, espazioa ere proiektuaren alderdi artistikoaren garapenari lotzen zaio, aretoko gune bat estudioa bihurtuko baita, eta bertan aurrerago erakusketara gehituko diren argazkiak aterako baitira.

Jarduera egitaraua

Erakusketarekin lotutako jarduera programa hiru topaketekin, bi mahai-ingururekin eta kontzertu batekin abiatuko da. Hala ere, eskaintza proposamen berriekin osatzen joango da. Informazio eguneratua webgunean egongo da eskuragarri erakusketaren inguruko jardueren atalean. Horrez gain, nahi izanez gero, buletin elektronikoaren bidez agenda posta elektronikoan jasotzeko aukera ere badago, informazio eguneratuenarekin.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: