NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Ama Lur filma, bisita gidatuak eta familia tailerra Elizegiren lanera hurbiltzeko

Ama Lur filma, bisita gidatuak eta familia tailerra Elizegiren lanera hurbiltzeko

  • Asteartea, 2020(e)ko Martxoa(r)en 03-(e)an

Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki bilduma erakusketara ikuspegi ezberdinetatik hurbiltzeko jarduerak proposatzen ditu museoak datozen asteetarako; horien bidez, Elizegiren ibilbidearen testuingurua eta bere lanaren aspektu ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da, baita, argazkilaritzaren ezaugarriekin esperimentatzekoa ere.

Ostiral honetan, martxoak 6, 19:00etan, Ama Lur filmaren emanaldia egongo da eta, ondoren, solasaldia Kresala Zineklubak dinamizatuta. Filmak (Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, 1968) Antton Elizegiren ibilbide artistikoaren testuingurua hobeto ulertzen laguntzen du, sormen eta estetika aldetik.

Bestalde, erakusketara hurbilketa pertsonalagoa egiteko aukera eskainiko dute Zeharkako begiradek. Hala, Aitor Ortiz argazkilariak martxoaren 26an, nola Juan Luis Goenaga artistak apirilaren 23an, beren bizipenak eta esperientziak gehituko dizkiote ibilbideari; Ortizek argazkilariaren ikuspegitik, eta Goenagak pintore eta Elizegiren lagun gisa. Bisita hauek doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehentik ostiralera, 12:00-14:00).

Azkenik, argazkilaritzak ematen dituen aukerekin jolasteko eta Antton Elizegiren unibertsoa esperimentatzeko aukera izango dute familiek Joseba Bontiguik zuzendutako Argazkimintza tailerrean. Saioa martxoaren 28an izango da, 17:00etan. 6-12 urte bitarteko haurrei eta beren familiei dago zuzenduta eta sarrerak salgai daude museoko leihatilan 5 euroan familiako.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: