NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Adela Cortinak abiatuko du "Transhumanismoa. Giza makinak" zikloa martxoaren 5ean

Adela Cortinak abiatuko du "Transhumanismoa. Giza makinak" zikloa martxoaren 5ean

  • Astelehena, 2020(e)ko Martxoa(r)en 02-(e)an

Azarora bitarte hilean hitzaldi batek transhumanismoaren aspektu teknologiko, etiko eta filosofikoak aztertuko ditu. Jakiunderekin elkarlanean antolatu du museoak ziklo hau, Javier Echeverriak koordinatuta.

San Telmo Museoak, Erronkak lan ildoaren barruan, gizartean kezka eta eztabaida iturri diren gaiak aztertzea du helburu. Horien artean kokatzen da transhumanismoa; mugimendu horren azken helburua da giza izaera eraldatzea, eskura dauden eta giza gaitasunak (fisikoak, psikologikoak edo intelektualak) hobetzen dituzten teknologiak garatuz eta fabrikatuz. Iaz, Heriotza. Ante la muerte erakusketaren harira antolatutako programazioan gai honen inguruko jarduerak antolatu zituen museoak eta aurten, ziklo oso batekin eman dio segida. Oraingoan, Jakiunderen lankidetzarekin.

Gaur egungo iraultza teknozientifikoa pertsonak berak eraldatzen ari da, ez bakarrik haien ingurune eta bizi munduak. Transhumanistak ziur daude gizakiak, teknologia pixkanaka ezarrita, beste urrats bat egin behar duela eboluzioan, eta naturak ezarritako baldintza biologikoak gainditu behar dituela, hobekuntza fisiko eta kognitibo erradikala lortzeko. Are gehiago, esplizituki hitz egiten da hilezkortasuna lortzeko aukeraz edo norbanakoaren bizitza mugarik gabe luzatzeko aukeraz, berrikuntza bioteknologikoko prozesuei esker. Horrek guztiak itxaropen berriak sortzen dizkigu, baina baita eztabaida sozial, etiko eta filosofikoak ere, gizatasunaren kontzeptuari berari ere eragingo lioketen inplikazioei buruz.

Transhumanismoa. Giza makinak zikloaren egitaraua

Saioak 19:00etan izango dira, gaztelaniaz, eta sarrera librearekin lekuak bete arte.

  • Martxoak 5. Los desafíos éticos del transhumanismo; Adela Cortina.
  • Apirilak 2. Compost, no posthumanos. Donna Haraway y el transhumanismo; Helen Torres
  • Maiatzak 14. Regreso al futuro perfecto. Una crítica filosófica al transhumanismo; Alfredo Marcos
  • Ekainak 4. Transhumanismo crítico, Fernando Broncano
  • Urriak 1. Reflexiones sobre vida y mortalidad. el sentido de la muerte y las posiciones transhumanistas; Arantza Etxeberria
  • Azaroak 10. Ni posthumanos ni transhumanos: tecnopersonas; Javier Echeverría, Lola S. Almendros.

Ikusi hemen zikloaren xehatasunak edo jaitsi eskuorria.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: