NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Otsailean zatoz museora euskarazko palindromoekin jolastera

  • Astelehena, 2020(e)ko Urtarrila(r)en 27-(e)an

Euskararekin eta palindromoekin (ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakur daitezkeen testuak; adibidez, “asto hotsa”)  jolasteko aukera izango da museoan otsailean. Euskara ibiltaria erakusketaren testuinguruan eta Bigararen abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburua abiapuntu hartuta,

Jolasa erakusketa iraunkorrean

Batetik, Abere ba. Hamaika abere kapikua jolasa antolatu dute museoak eta Bigarak otsailaren 2tik 29ra. Ez da kasualitatea jokoaren dataren hasiera:
2020 02 02.

Bigararen abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburua, Pamielak argitaratua, izango da jokoaren oinarria eta museoaren erakusketa iraunkorra, jokalekua.

Hizki formako hamaika abere ezkutatuta egongo dira museoan zehar. Pista bat: dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Palindromoa zuzen osatzen dutenen artean, hamaika liburu zozkatuko dira.

Museoko harreran banatuko dira jokoan parte hartzeko gidak eta parte-hartzaileek bertan utzi beharko dituzte euren erantzunak zozketan parte hartzeko. Jokoa publiko orokorrari eta familiei zuzenduta dago, eta museoko sarrera eskuratuta har daiteke parte.

Hitzaldi-tallerra

Bestetik, Abere ba? Aber ba publiko helduari zuzendutako hitzaldi-tailerra egongo otsailaren 12an, 18:30ean, da museoan Bigarak dinamizatua. Palindromoek eta hitzek  jolaserako ematen dituzten bideak ezagutzeko aukera izango da bertan.

Jarduera hau doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da:  stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00). Jarduera euskaraz izango da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: