NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Foru Aldundiak urteko 350.000 euroko ekarpena egingo dio San Telmo Museoari

  • Asteartea, 2011(e)ko Otsaila(r)en 22-(e)an

 

SanTelmoDiputacion

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak sinatu zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren arteko bost urterako lankidetza hitzarmena, kultur eskaintza elkar hartuta garatzeko. Adostutakoaren arabera, San Telmo Museoak urtean 350.000 euro jasoko ditu Foru Aldunditik, aldizkako erakusketak eta horiekin loturiko jarduketen finantzaketarako. Aurten, kopuru hori, 300.000 eurokoa izango da, museo berria apirilean zabalduko dela kontutan hartuta.

Atzo bertan eman zen ezagutzera museoaren inaugurazio data, martxoaren 28a, eta baita erakusketa programazioaren ildo nagusiak ere, 2011 urteko programazioaz gain. Apirilaren 2an irekiko ditu ateak bisitarientzat museoak, 6mila milioi Beste erakusketarekin.

Irailetik azarora bitartean Federico Fellini. Ilusioen zirkoa ikusi ahal izango da San Telmon, eta urte amaieran, Euskal artearen inguruan izenburuko erakusketa, museoak berak ekoiztua.

Informazio gehiago, dossierren atalean.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: