NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Jose Ramon Andaren “Miracielo segoviano” (Zerura begira Segovian) eskultura San Telmo Museoko dorreoian

Jose Ramon Andaren “Miracielo segoviano” (Zerura begira Segovian) eskultura San Telmo Museoko dorreoian

Jose Ramon Andaren “Miracielo segoviano”
  • Osteguna, 2019(e)ko Abendua(r)en 26-(e)an

Aurreko astetik San Telmo Museoan ikusgai dago Jose Ramon Andaren Miracielo segoviano eskultura. 310x150x120 cm neurrikoa, platano enbor huts batekin egina dago. Lana artistaren bildumakoa da eta gordailuan egongo da museoan hurrengo hilabeteetan, eta euskal artista honen lanari esker museoko erakusketa iraunkorra aberastuko dugu.

Beraz, STMra gerturatzen duen orok ikusteko aukera izango du. Ez soilik kanpotik; izan ere, eskultura horren berezitasunetako bat baita bertan sar daitekeela bisitaria, hala enborraren barrutik eskulturaren ikuspuntu berri bat ezagutzeko aukera egongo da, normalean izaten ez dena. Horrela, materia eta eskulturaren barneko forma ezagutu ahal izango da.

Bere lan hau Enbor barnehutsak seriekoa, funtsezkoa Andaren ibilbidean. Lehenengo obrak 1996. urtekoak dira, eta gaur egun arte luzatzen da lana. Serie honekin bere lanaz eranzten da, eta zuhaitzen esentziarekin bat egiten du. Obra hauetan eskultoreak eusten die zuhaitzetan handituz doazen forma zirkularrei. Saneamendu arduratsua egin ostean, barneko eta kanpoko espazioak berregiten eta berrinterpretatzen ditu.

Miracielo segoviano [Zerura begira Segovian] (2005-2007) obran, Andak platano enborraren handitasuna hustu du, eta zutabe finean gainera goratu du. Barrutik espazio erosoa sortu du, zeruari irekita, eta egurraren testurak eta berotasunak esperientzia sentsoriala sortzen dute: kanpoaldea insonorizatzen dute eta barnera biltzen gaitu. Enbor handi honetan, berezko posizioa alderantzikatuta dago; alegia, sustraien abiapuntua da goiko aldeko ertz sigi-sagatsua.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: