NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Euskal Herriko hiri ezberdinetan San Telmo Museoko Erronkak ataleko grabaketetan parte hartzeko gonbitea

Euskal Herriko hiri ezberdinetan San Telmo Museoko Erronkak ataleko grabaketetan parte hartzeko gonbitea

  • Ostirala, 2011(e)ko Otsaila(r)en 25-(e)an

 

SanTelmoMuseoa

 

Museoaren leloa den Zatoz zuganaren ildotik, museoaren erakusketa iraunkorreko Erronkak izeneko atalaren bideoinstalazioko bi ikusentzunezko hiritarren partehartzeari esker burutuko dira. Horretarako, bi ekimen desberdin jartzen dira martxan eta ohar honen bitartez horietako batean, Kulturartekotasuna erronkarekin lotuta dagoen horretan, parte hartzeko gonbitea luzatu nahi du museoak.

Kulturartekotasuna

Deialdi publiko baten bitartez, hiritar guztiak ikusentzunezko honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Horrela, gure gizartearen familia argazki bat egitea lortu nahi dugu, bere aniztasuna islatuko duena arraza, sexu, adin, kultura eta kondizio sozial ezberdinetako pertsonak bilduz, gutxiengoengan arreta berezia jarrita.

Parte hartzeko deialdia irekita dago eta otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean burutuko da Baiona, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen. Egun bakoitzean, grabaketa talde bat dagokion hirian egongo da eta set-ak prestatuko dituzte gune publiko edo kultur etxeetan gizarte mosaiko honetan parte hartu nahi duen guztia grabatzeko. Datozen astelehen eta asteartean Donostian izango dira eta hau izango da egutegia:

    2011-02-28 Donostia - Casares-Tomasene Kultur Etxeko musika aretoan (10:00-14:00) eta Okendo Kultur Etxeko ekitaldi aretoan (16:00-20:00). 2011-03-1 Donostia – EHUko Aularioan (10:00-14:00) eta Udal Liburutegiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan (16:00-20:00).

Hortik aurrera beste hirietan egingo dira grabaketak:

    2011-03-2 Iruñea Centro Comunitario Auzoenea (10:00-14:00). 2011-02-3 Bilbo – “La Bolsa Ibaiondo” zentro zibikoa (10:00-14:00) eta Alhondiga (16:00-20:00). 2011-02-4 Gasteiz - Aldabe Zentro Zibikoa (10:00-14:00 eta 16:00-20:00). 2011-02-5 Baiona – Baionako Euskal Museoa (10:00-14:00).

    Parte hartzaileek segundu batzuz kamera aurrean egon beharko dute soilik, ezer egin gabe. Ohiko kaleko edo laneko jantziekin etortzea eskatu nahi diegu, bereziki prestatu gabe.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: