NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmon ere, euskara hitzez hitz, ahoz aho

  • Asteazkena, 2019(e)ko Azaroa(r)en 20-(e)an

Azaroaren 29tik abenduaren 4ra Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala eta doakoa antolatu dute museoan Euskara Zerbitzuak, San Telmo Museoak berak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Mintzanetek.

Programazio honen asmoa da aisiaz euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea eta euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzea.

Horretarako San Telmo Museoan izango dira: Euskara ibilitaria erakusketa, Goazen! telesaileko aktoreekin topaketa, Ainhoa Larrañagaren kontzertua, Telmo Esnalen hitzaldia, Erraiak eta Margolaria dokumentalen emanaldia eta solasaldia, Mintzodromo eta Mintzanetak, bertso saioa Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Koldo Izagirrerekin eta euskararen erabileraren inguruko solasaldia.

Ikusi hemen egitarau osoa xehe

Era berean, abenduaren 3an, Zuloaga plazan, datorren Euskaraldia hauspotzeko kale ekintza burutuko da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: