NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • "Kiputz. Amildegia Historiaurrean" erakusketa berria San Telmon, azaroaren 16tik aurrera

"Kiputz. Amildegia Historiaurrean" erakusketa berria San Telmon, azaroaren 16tik aurrera

  • Ostirala, 2019(e)ko Azaroa(r)en 15-(e)an

Gaur Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketa aurkeztu dugu gaur San Telmo Museoan, Kiputz leizean (Mutriku, Gipuzkoa) egindako aurkikuntzen ingurukoa; azaroaren 16tik 2020ko otsailaren 9ra egongo da zabalik San Telmo Museoan, eta ondoren, Altamiran; erakusketa bi museoek antolatzen dute Gordailuarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Pedro Castaños eta Xabier Murelaga izan dira komisarioak.

Azken glaziazioan gure inguruak zerikusi txikia zuen gaur egun ezagutzen dugunarekin. Hobeto ezagutzeko, garrantzitsua izan da Kiputz leizean (Mutriku, Gipuzkoa) aurkitutako animalien hezurrak ikertzea; Kiputz tranpa bihurtu zen, bere kokaleku engainagarria zela medio animaliak bertara erortzen zirelako.

Erakusketak hurbildu egiten gaitu dagoeneko desagertua dagoen paisaia hartara, elur-oreinen, oreinen eta bisonteen hezurduren bidez -nabarmentzekoa da azken animalia horren burezur bat, ia osorik dagoena eta bakarra dena penintsulan- eta bisonte ikusgarri bat erakusten duen Altamirako frisoaren erreprodukzio baten bidez.

Aztarnak lau kanpainatan berreskuratu zituen talde diziplina anitzeko batek UPV/EHUk, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Munibe Arkeologia Taldeak osatua 2004 eta 2007 artean. Indusketa horietan historiaurreko animalien milaka hezur aurkitu zituzten eta hortik azken glaziazioan zehar nagusi izan zen klima berreraikitzeko datuak lortu zituzten.

Gainera, Jesús Mari Lazkanoren 2014ko Todo lo sólido se desvanece en el aire II lanak laguntzen digu giro izoztu hartan kokatzen, denbora lerroen, batimetrien eta burutu den lan zientifikoaren inguruko azalpenen laguntzaz.

Jarduerak

Erakusketarekin lotuta, komisarioek bisita gidatu bana eskainiko dute:

Horrez gain, familiei zuzendutako artista tailerrak egongo dira, Cova Orgaz artistak gidatutakoak. Bertan, haurrek leizean aurkitutako animalien garezurrak berregingo dituzte. Tailer hauek azaroaren 23an, 30ea, abenduaren 14an eta urtarrilaren 25ean.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: