Urtarrila eta maiatza bitartean, 5 hitzaldiz osatutako ziklo honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea eragozten duten oztopoak jorratuko ditu.
Emakume filosofoek, ikertzaileek, politikariek, ekintzaileek eta komunikazioan adituek desberdintasuna mantentzen duten arrazoi nabarmen eta sotilei helduko diete. Horiei erresistentzia antifeministak deitu diete eta hitzaldi bakoitzak horietako bat izango du ardatz.
Zikloa San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateko ARES (Analysing Antifeminist Resistances) ikerketa programak antolatu dute. ARESek erresistentzia antifeministak ikertzen ditu eduki digitaletan, Estatuko Ikerketa Agentziaren (AEI) laguntzarekin. San Telmo Museoaren Erronkak lan ildoaren barruan dago jarduera hau. Lan lerro honetan pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzen duten elkarrizketak, hitzaldiak, erakusketak eta hainbat jarduera antolatzen dira, egungo gizartean kezka eragiten duten gaien inguruan.
Zalantzarik gabe, gizarteak aurrera egin du berdintasunean. Hala ere, aurrerapenaren gaur egungo erritmoan, 300 bat urte beharko dira genero parekotasuna lortzeko, NBE Emakumeak erakundearen azken txostenaren arabera. Parekidetasuna ez lortzeaz gain, COVID-19aren pandemia, gerrak, krisi klimatikoa eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen aurkako indarkeriazko erreakzioa bezalako erronka globalak, lortutako lorpenak higatzen ari dira, txosten horren arabera.
Kaleko elkarrizketen edo eztabaida politikoaren parte ez diren arren, erresistentzia horiek duela hamarkada batzuk antzeman ziren. 1991n Susan Faludik argitaratu zuen Reacción. La guerra no declarada contra la mujer moderna. Saiakera horretan, Faludik ikusi zuen erresistentzia antifeministak olatuetan sortzen direla berdintasunean aurrera egiten den bakoitzean.
Feminismoa politizatuta dagoela argudiatzen den bitartean, kontrako diskurtsoa bere pribilegioak eta statu quo-a gorde nahi dituen eskuin muturreko alderdi politikoetan agertzen da. Aldi berean, emakumeen aurkako gorroto-diskurtsoa eta misoginia areagotzen ari dira online edukietan.
Erresistentzia horiek desberdintasunaren emaitza dira, eta egungo egoera zalantzan jartzen den bakoitzean martxan jartzen dira desberdintasuna babesteko. Horregatik, funtsezkoa da mezu horiek identifikatzea eta aztertzea, gehiago ez zabaltzeko.
Hitzaldi programa
San Telmo Museoko ekitaldi aretoan, 19:00etan.
Guztiak streaming bidez eskainiko dira museoko YouTube kanalean.
Sarrera librea izango dute edukiera bete arte.
urtarrilak 31, asteartea
Resistencias frontales a la igualdad
Rosa Cobo, mod.: Miren Gutiérrez
gaztelaniaz
otsailak 17, ostirala
Violencia y misoginia
Nerea Barjola, mod.: Miren Berasategi
gaztelaniaz
martxoak 7, asteartea
Berdintasunaren aurkako erresistentziak gure inguruan
Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga y Ainara Lasa (Lokatza), mod.: Miren Berasategi
euskaraz
apirilak 4, asteartea
Neomachismos
Pilar Rodríguez, Miren Gutiérrez, mod.: Miren Berasategi
gaztelaniaz
maiatzak 30, asteartea
Resistencias internas a la igualdad
Ana de Miguel, mod.: Miren Berasategi
gaztelaniaz
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: