NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • “Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia”, erakusketa berria San Telmon urriaren 26tik

“Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia”, erakusketa berria San Telmon urriaren 26tik

  • Osteguna, 2019(e)ko Urria(r)en 24-(e)an

Gaur MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren erakusketa zentrala aurkeztu da, egoitza bikoitza izango duena: San Telmo Museoa eta Euskadiko Arkitektura Institutua, bienalaren egoitza nagusia. Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia orain arte inoiz ikusi gabeko erakusketa bat da, 150en bat lan ikusgai dituena. Erakusketa urriaren 26tik urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai bi egoitzetan.

Ulm Eskolak arkitektura, diseinua, zientzia eta teknologia ehundu zituen, eta haren aurrekari nabarmena izan zen Bauhaus mugimenduak baino sistema zientifikoagoak sortu zituen, eta horren guztiaren berri ematea du helburu erakusketa honek. Diseinu industriala pentsatzeko eta definitzeko modu berri hori ezinbesteko erreferente bihurtu zen, eta denborarekin, mundu osoko diseinu-eskoletako irakaskuntza-planetan ezarri zen. Enpresa handienek ere, hala nola Lufthansa aeronautika-konpainiak, Bilboko Metroak eta Braun konpainiak, Ulm Eskola dute inspirazio iturri, eta gauza jakina da Braun konpainiako zuzendari artistikoak, Dieter Rams-ek, sekulako eragina izan zuela Apple enpresaren diseinu-ildoan.

Besteak beste, erakusketan objektu, argazki, proiekzio, plano eta eskolako ikasleen ariketa ugari erakusten dira, den-denak Hochschule für Gestaltung Ulm eta Renè Spitz Sammlung artxiboek utziak, bai eta Braun Sammlung ondarearen parte diren hainbat diseinu eta prototipo ere, denak batera lehen aldiz ikus daitezkeenak.

Erakusketa atal hauetan  banatzen da: San Telmon Komunikazio Bisuala, Produktuen Diseinua, Informazioa eta Braun konpainiako diseinu-sailari dagozkionak daude, EAIn Eraikuntza Saila.

Bisita gidatuak eta Jarduerak

Asteartero eta larunbatero bisita gidatu programatuak egongo dira (azaroaren 2tik hasita), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko ez da izena eman behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.

Horrez gain, erakusketari lotutako jarduera programazioari dagokionean, Zeharkako begiradak bisita gidatu bereziak egongo dira Gillermo Zuaznabar komisarioarekin eta Txema García Amiano eta Xabier Zirikiain diseinatzaileekin, eta familientzako tailerrak izango dira azaroan eta Gabonetan.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: