NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmok eta Artiumek ‘Suturak’ katalogoa aurkeztu eta omenaldia egingo diote Xabier Saénz de Gorbeari

San Telmok eta Artiumek ‘Suturak’ katalogoa aurkeztu eta omenaldia egingo diote Xabier Saénz de Gorbeari

  • Asteazkena, 2019(e)ko Urria(r)en 23-(e)an

San Telmo eta Artium museoek SUTURAK. Cerca a lo próximo erakusketaren katalogoa aurkeztuko dute urriaren 29an, 19:00etan San Telmo Museoan. Gainera, ekitaldia Xabier Sáenz de Gorbeari egindako omenaldia ere izango da. Izan ere, Sáenz de Gorbea, erakusketaren komisarioa (2014an aurkeztu zen San Telmo Museoan), 2015ean zendu zen. Ekitaldiak sarrera librea izango du bete arte, eta gaztelaniaz burutuko da.

SUTURAK. Cerca a lo próximo argitalpenak duela bost urte San Telmo Museoan aurkeztutako erakusketara garamatza eta proiektu hura ixten du. Erakusketa 80ko hamarkadatik gaur egunera arte Euskadin sortutako artearen irudi bat eratzeko helburuarekin antolatu zen, artearen praktikan testuinguruak eta irudien bilakaerak duten garrantzia islatuz. Argitalpen hau etenda geratu zen Xabier Sáenz de Gorbea hil zenean, erakusketaren komisarioa eta ikertzaile nagusia. Egoera barneratzeko aldi bat hartu ondoren, San Telmo Museoak eta Artium Museoak, Sonia Ruedarekin batera – artista eta Sáenz de Gorbearen kolaboratzaile eta kidea-, proiektuari eutsi zioten. Hain zuzen ere, lan horren emaitza da orain aurkeztuko dutena, historialariari egindako omenaldian.

Liburuak erakusketaren mamia biltzen du Xabier Sáenz de Gorbeak inaugurazio egunetan egindako aurkezpen baten transkribapenaren bidez, eta Enrique Martínez Goikoetxearen, Kontxa Elorzaren eta Beatriz Caviaren testuek osatzen dute.

Xabier Sáenz de Gorbea  (1951 - 2015)

Artearen Historian Lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean, eta UPV/EHUko Arte Ederren fakultatean Azken Joera Artistikoak ikasgaiaren irakasle izan zen.

Ikerketa eta aholkularitza proiektuen arduradun izateaz gain, eta ikerketa ugaritan kolaboratzaile izateaz gain, 200dik gora erakusketatako komisario izan zen, horien artean, aipatutako SUTURAK. Cerca a lo próximo.

2012an Gure Artea saria jaso zuen arte bisualen modalitatean, diziplina horren garapenari egindako ekarpena eta lana aitortzeko.

Iturria: Auñamendi enziklopedia

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: