NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmo Museoak Mugak Arkitektura bienalean parte hartuko du erakusketa eta jarduerekin

San Telmo Museoak Mugak Arkitektura bienalean parte hartuko du erakusketa eta jarduerekin

  • Asteazkena, 2019(e)ko Iraila(r)en 11-(e)an

Gaur aurkeztu dute Mugak Arkitektura Bienalaren bigarren edizioa, urriaren 10etik abenduaren 12ra izango dena Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hainbat lekutan. 25 erakunde eta elkarteren parte hartzea izango du, tartean, San Telmo Museoarena.

Egitarauak ehun jardueratik gora izango ditu, horien artean hogei inguru erakusketak izango dira. Hain zuzen ere, erakusketa nagusia Ulm-eko Eskolari eskainitakoa izango da: Sistemen diseinua:Ulm-eko eskola eta Braun konpainia. Erakusketa bi egoitzatan banatuta egongo da, bateti,, Euskadiko Arkitektura Institutuan (EAI), Santa Teresa komentuan eta, bestetik, San Telmo Museoan. Urriaren 26tik  2020ko urtarrilaren 12ra egongo da ikusgai.

Ulm-eko Eskolak 1953tik 1963ra bitartean iraun zuen, eta haren eragina berebizikoa izan da gaur egun mundu osoan ospetsuak diren Alemaniako enpresa handienen plangintzan, arkitekturan eta diseinuan.

Ulm-eko Eskolak sekulako bultzada eman zien hirigintzari, industria-arkitekturari, produktuen diseinuari, diseinu grafikoari eta komunikazioari. Eskolak jarraipena eman zion Weimar, Dessau eta Berlingo Bauhaus ezagunari (hain zuzen, aurten beteko dira 100 urte Bauhaus sortu zela). Ulm-eko Eskolako aurreneko errektorea Max Bill artista, arkitekto eta diseinatzaile suitzarra izan zen, Bauhaus-eko ikasle izandakoa hura ere.

Horrez gain, San Telmo Museoak hitzaldiak antolatuko ditu hala erakusketarekin nola Bienalarekin lotuta, eta Mugaz Gaindiko Mediateka ere hartuko du, liburutegian.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: