NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

“Euskal artzaintza atzo eta gaur” ikus-entzunezkoa Ribagorçan

  • Asteartea, 2019(e)ko Iraila(r)en 03-(e)an

Uda honetan Euskal artzaintza atzo eta gaur dokumentala Ribagorçako "Coneix la terreta" jardunaldietan erakutsi dute, La Torre de Tamúrcia herrian, hain zuzen ere.

La Torre de Tamúrcia Ribagorça eskualdean dago, Aragoi eta Katalunia artean, eta abeltzaintza da bizimodu nagusia; artaldeen transhumantzia ere egiten da oraindik. Horregatik, ganaduaren inguruko beste bizimodu batzuk ezagutzeko, erabaki zuten “Coneix la terreta” jardunaldien X. edizioan San Telmo Museoaren dokumentala erakustea.

Euskal artzaintza atzo eta gaur bideoa San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, era iraunkorrean joan den apiriletik, eta gaur egun artzaintzaz bizi diren pertsonen bizimodua erakusten du: transhumantzia, gaztagintza, ilea moztea... bai eta bere lanean erabiltzen dituzten tresnak ere, San Telmo Museoak bere bildumetan gordetzen dituenekin erlazionatuz.

MorganCreak egin du bideoa eta bertan Fermin Leizaola etnologoarekin elkarrizketa bat biltzen da, gai honi buruzko aditua eta ezinbesteko erreferentzia. Gainera, Urbasan eta Olaberrian artzain dabiltzan Carlos Aramendia eta Eli Arrillagaren lekukotzak ere jasotzen ditu.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: