NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Udako geldialdiaren ondoren, bueltan da Elkano Zikloa

  • Astelehena, 2019(e)ko Iraila(r)en 02-(e)an

Udako geldialdiaren ostean, berriro abian jarriko dugu Elkano Zikloa, bihar, irailak 3, Tomás Mazón Serranok eskainiko duen hitzaldiarekin: Viaje a la historia. Hitzaldia 19:00etan izango da, gaztelaniaz, ekitaldi aretoan eta doako sarrerarekin.

Hitzaldiak Elkanoren agindupean egindako bidaiaren zatia jorratuko du bereziki, Victoria eta Trinidad ontzietako tripulazioak Moluka uharteetan banatu zirenetik Sevillara iritsi arte. Tomás Mazón Serrano www.rutaelcano.comwebgunearen sortzailea da, bidaiari buruzko ikerketa zabaltzean zentratzen den gunea.

Egun batzuk barru, irailaren 20an, 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela. Efemeride hori buruzko Elkano Zikloa abiatu zuen San Telmok iaz, helburu bikoitzarekin: batetik, ikerketa historikoek orain arte Elkanoren, mundu-biraren eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginaren inguruan agerian utzi dutena ezagutzera ematea, eta, bestetik, euskaldunek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea.

Hilero museoa gai honen inguruan interesa dutenen, ikerlarien eta historialarien topaleku izango da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: