NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek emango dute “Ikusezin dena filmatzea. Zinea, artea eta adierazpen askatasuna” tailerra

Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek emango dute “Ikusezin dena filmatzea. Zinea, artea eta adierazpen askatasuna” tailerra

The Gray Wall
  • Asteazkena, 2012(e)ko Martxoa(r)en 21-(e)an

Nazioarteko Amnistia, lehentasunezko ekintzatzat duena zinegile irandarrak jasaten ari diren errepresioa eta jazarpena salatzeko mobilizazioa bultzatzea, eta Giza Eskubideen Zinemaldia, San Telmo Museoarekin lankidetzan (bertan emango da tailerra), dira Ikusezin dena filmatzea. Zinea, artea eta adierazpen askatasuna tailerraren antolatzaileak. Tailerrak hiru egun iraungo ditu, apirilaren 24tik 26ra, Zinemaldiaren X. edizioan programatutako jardueren barruan, eta gizakiak artearen bidez adierazteko duen askatasuna izango da bertan helduko zaion gaia.

Hausnarketa ariketa bat da, tailerrak iraungo dituen hiru egunetan publikoarekin partekatzekoa. Izan ere, tailer hau guztiontzat dago zabalik eta Isaki Lacuestaren Alpha and Again dokumentala eta plastika arloan diharduen Juan Aizpitarte artista donostiarrak Beijingen zuzendutako The Gray Wall saila abiaburutzat hartuta, munduan diren errealitate desberdinak hurbilduko dizkie bertan parte hartzen dutenei, zinegile irandarren egoeran arreta berezia jarriz. Horrexegatik, Jafar Panahiren eta Mojtaba Mirtahmasben This Is Not a Film filma ere sartzen da zinemaldiaren programazioan.

Zenbait solasaldi ere izango dira tailerraren osagarri, hauek zuzenduko dituztenak: Itziar Ruiz-Jiménez Arrieta, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanetako irakaslea eta 20 urtez Nazioarteko Amnistiako kidea, eta Abbas Bakhtiari, kultur kudeatzaile irandarra.

San Telmo Museoko jardueretarako sarrera doan izango da. 

Tailerraren programa

 

 

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: