NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du Donostia Zinemaldiak museoan profesionalentzat

Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du Donostia Zinemaldiak museoan profesionalentzat

  • Astelehena, 2019(e)ko Abuztua(r)en 12-(e)an

Donostia Zinemaldiak Puxika Gorria / El Globo Rojo haurtzaindegi-zerbitzua sustatuko du Zinemaldiko akreditatuentzat, San Telmo Museoarekin eta Parenting at Film Festivals taldearekin elkarlanean eta CIMAren (Zinemako eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartea) laguntzaz.

Cannesko zinema-jaialdiko Le Ballon Rouge ekimenaren kideko, Puxika Gorria / El Globo Rojo zerbitzuak ehun metro karratuko eremua eskainiko du San Telmo Museoan. Zinemaldiaren egoitza nagusietako bat da San Telmo Museoa, eta bertan egiten dira industriako profesionalentzat antolatutako jarduerak; besteak beste, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.

Zaintzaile profesionalen enpresa batek kudeatuko du eremua, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez zainduko dituzte akreditatuen seme-alabak. Zerbitzua 10:00etatik 18:00etara bitarte egongo da zabalik, irailaren 20tik 28ra arte, 6 hilabetetik 6 urtera arteko haurrentzat. Haurtzaindegiak edoskitzeko eremu bat eta gurasoentzako elkargune bat izango ditu.

Zinemaldi osorako, haur bakoitzeko 50 euro izango da kostua. Halaber, 16 orduko bonuak eskuratu ahal izango dira, 30 euroan.

Irailaren hasieran Zinemaldiaren webgunean jakinaraziko dira gainerako xehetasunak. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta aurrez izena emateko, helbide elektroniko honetan jar daiteke antolatzaileekin harremanetan: ParentingAtFilmFests@gmail.com.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: