NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Hilabete bat, gai bat, familia eta haurrentzako jarduera programa berria San Telmo Museoan

Hilabete bat, gai bat, familia eta haurrentzako jarduera programa berria San Telmo Museoan

  • Astelehena, 2023(e)ko Urtarrila(r)en 09-(e)an

2023an San Telmo Museoaren familia eta haurrentzako jarduera programak ardatz berria jarraituko du: hilabete bakoitzak gai nagusi bat izango du, eta larunbatetako jarduera guztiek gai horri eutsiko diote.

Horrela bada, abian den urtarrilak dantza du jomuga. Oraingo honetan, DAB konpainia lagun izango dugu museoaren edukiak mugimendu bihurtzeko.

Dantza zu! Museoa dantzan tailerretan (hurrengoak urtarrilaren 14an eta 28an), baserritik industrializaziora bitarteko museoko objektuetan jarriko da arreta. Baserriko lan-erremintak, lantegietakoak... Zer nolako mugimenduak egiten ziren lan egiterakoan? Eskuz nahiz makinaz, lan erritmo desberdinak edo lan kateak, DAB konpainiak lan erritmo eta mugimenduak dantza koreografia bilakatuko ditu.

Jarduera bost urtetik gorako haurrak dituzten familientzat da. Taldeek edukiera mugatua izango dute, eta sarrerak webgunearen bidez eskuratu daitezke.

DAB (Dantza Artea eta Bitartekaritza) konpainiak sorkuntzaren eta mugimenduaren bitartez gizartea, kultura eta gai sozialak jorratzen ditu, jendearengana heltzeko asmoarekin. Esparru berriak lantzen dituzte artearen eta gorputzaren arteko mugak miatuz.

Kontsultatu abian den familia eta haurrentzako jarduera programa.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: