NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Larunbat honetan, uztailak 13, "Hello, Robot" erakusketaren inguruko San Telmo Gaua izango da

Larunbat honetan, uztailak 13, "Hello, Robot" erakusketaren inguruko San Telmo Gaua izango da

  • Igandea, 2019(e)ko Uztaila(r)en 07-(e)an

San Telmo Museoaren udako eskaintzan ohiko hitzordua bilakatu dira San Telmo Gauak, museoaz eta erakusketez beste era batera gozatzeko aukera. Hain zuzen ere, larunbat honetan, uztailak 13, uda honetako lehena izango da, Hello, Robot. Diseinua gizakiaren eta makinaren artean erakusketaren inguruan antolatutakoa. 20:30etik 24:00etara, erakusketa, eta museoko eliza eta klaustroa irekita egongo dira eta taberna zerbitzuarekin. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

San Telmo Gau honen berezitasuna musika izango da, izan ere, erakusketarekin lotura eginez, musika robotiko saioa egongo da: Jonathan García Lanak, Tunipaneak, bere azken obra aurkeztuko du. Berariaz elizako espazio zentralerako egindako pieza da, non musika mekanismo elektromekaniko batek, automata batek, igorriko edo interpretatuko duen. Emaitza horretan eragina izango du hala entzuleak (publikoaren eta artelanaren arteko harreman bideak aztertzen ditu) nola eraikinaren akustikak eta entzumen klasikoa hausten du.

Musika saio hau entzuteko aukera 20:30etik 24:00etara egongo da etenik gabe.

Jonathan García Lana a.k.a. Tunipanea (1985, Hasselt, Bélgica) Bilbon bizi da eta ibilbide luzea dauka soinu artearen alorrean, eta familia guztietako musika tresna esperimentalak eraikitzen ditu. Arte Garaikidean, Teknologikoan eta Performatiboan (UPV/EHU) masterra egindakoa, bere ikerketa independientearen helburua da eguneroko teknologiaren erabilerari beste esanahi bat bilatzea, hala adierazkortasunerako tresna gisa erabiltzeko, nola gizarte eraikuntzarako mekanismo bezala.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: