NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2019ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder
  • Osteguna, 2019(e)ko Ekaina(r)en 20-(e)an

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 8ra izango da, biak barne.

Erregistroa eta bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera, zubiak eta jaiegunak (uztailak 25, 26 eta 31 zein abuztuak 15 eta 16) izan ezik: 9:00-13:30.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak betiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera (10:00-14:00) egongo da zabalik uztaila eta abuztuan, baina jaiegunetan itxita. Ekaineko azken asteartean (hilak 25) arratsaldez ere zabalik: 16:00-20:00.

Urgulleko Historiaren Etxea: ekainean eta irailean zehar, asteazkenetik igandera, 10:00-17:30. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalduko ditu ateak: 11:00-20:00. Igandeko lehen bi igandeetan itxita egongo da, estropadak direla eta.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugenia egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Antzoki Zaharrak ere ordutegi bera dauka, ondorengo salbuespenekin: ekainaren 24tik uztailaren 28ra, itxita.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Goian aipatu bezala, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 8ra egongo da indarrean, Liburutegi Nagusiko Haur Sailean izan ezik.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan eta uztailaren 25ean, 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko.

Amundarain Mediateka (Martutene): jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuan zehar liburutegia itxita egongo da.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: jaiegunetan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 26an (Tomasene soilik zabalduko da), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.

Egia Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astearteetan baita arratsaldez ere, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an, 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da; uztailean ere ez da egongo gazteleku zerbitzurik.

Eguzkiteka, Kontxa hondartzako Liburutegia: irailaren 15era arte egunero zabalik (11:00-19:30). Eguraldiaren aldaketek eragina izango dute liburutegiaren funtzionamenduan, enbata edo galerna sortzen bada edo eguraldia oso txarra dagoenean, segurtasun baldintzek hala eskatzen badute, liburutegia itxita egongo dela iragarriko da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: Liburutegia Arccon dago (haurrena, 1. pisuan; helduena, 2. solairuan) eta hauxe ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30 (haurrena ordu erdi lehenago ixten da arratsaldez: 20:00etan); larunbatetan eta uztailaren 26an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n zein abuztuaren 15an, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

KZgunea ere Arccon dago. Liburutegiaren ordutegi bera du astelehenetik ostiralera, baina ateak 20:00etan ixten ditu. Larunbatetan, jaiegunetan eta abuztuan zehar itxita.

Intxaurrondo Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; ekaineko, uztaileko eta abuztuko iraileko astelehenetan arratsaldez ere zabalik (abuztuaren 12an izan ezik, Aste Nagusia delako): 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an, 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuan kultur etxea zabalik egongo da astelehenetik ostiralera (10:00-14:00). Uztailaren 1etik irailaren 8ra ere ez da egongo haurtxoko eta gazteleku zerbitzurik.

Larratxo Liburutegia: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n zein abuztuan zehar liburutegia itxita egongo da.

Larrotxene Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an, 31n eta abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 26an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermín Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Irailaren 7an, larunbata, goizez zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00.

Loiola Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00, eta ostegunetan arratsaldez ere zabalik (uztaileko bi asteetan 22an eta 29an zabalduko da arratsaldez): 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an, 31n eta abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazkenetan (uztailaren 31 beharrrean 29an) arratsaldez ere, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an, 31n eta abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da. Haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko ez uztailean ezta abuztuan ere.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 26an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: egunero zabalik, astelehenetik igandera: 11:00-13:30 / 17:00-20:00.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: