NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Familia hizpide Ankulegiren jardunaldian

Erakusketako argazkia
  • Ostirala, 2012(e)ko Martxoa(r)en 09-(e)an

Gaur Ankulegi (Euskal Antropologia Elkartea) Argazkigintza Etnografikoaren I. lehiaketako 15 irudien hautaketarekin prestatutako erakusketa jarri da ikusgai San Telmon. Erakustaldiak "Ahaidetasuna gizarte garaikideetan: ikuspegi eta auzi berriak familiarteko harremanen azterketa antropologikoan" gaia jorratzen du, datorren martxoaren 16an museoan bertan antolatu den Ankulegiren XV. edizio jardunaldiak landuko duen gai bera.

Argazkiak datorren martxoaren 18ra arte egongo dira ikusgai museoaren gune grastrokulturalaren sarbidean eta lehiaketaren irabazleen izenak, berriz, Ankulegiren Jardunaldietan emango dira jakitera. Lehen saria elkarteak berak emango du - diploma eta saritutako argazkiaren publikazioa, Ankulegi aldizkariaren portadan- eta bigarrena publikoak erabakiko du – 150 euroko sari ekonomikoa, diploma eta antropologiari buruzko liburu sorta bat-.

Jardunaldietan, gainera, ikerlari eta profesionalak ahaidetasunaren inguruan arituko dira, besteak beste: Pariseko École de Hautes Études en Sciences Sociales-eko Enric Porquerès eta Bartzelonako Universitat Autònomako Aurora González Echevarría.

Sarrera librea izango da lekuak bete arte eta aukera askeko kredituak lortzeko posibilitatea ere egongo da.

Informazio gehiago hemen

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: