NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa aurkeztu dute, museotik ere pasako dena

  • Asteartea, 2019(e)ko Ekaina(r)en 04-(e)an

Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa aurkeztu berri da, abuztuaren 1etik 31ra izango dena. Urteurren borobilaren edizioak keinuak egingo dizkio jaialdiaren historiari, besteak beste, Ainhoa Arteta, Lucia Lacarra, Juanjo Mena, Victor Ullateren balleta, London Philharmonic Orchestra edo Donostiako Orfeoiaren parte hartzearekin.

Hain zuzen ere, San Telmo Museoak jaialdiaren ibilbidea berrikusiko duen erakusketa antolatuko du, Hamabostaldiak, 80 urte, uztailean eta abuztuan zehar bisitatu ahal izango dena. Horrez gain, jaialdiaren irekiera egunean, abuztuaren 1ean, museoan izango dira kantu errezitaldia 20:30ean eta Hitzak haurrentzako tailerra, 17:00etan. Publiko gazteenarentzako hitzordu hori, ordea, ez da izango museoan egin ahal izango den bakarra; izan ere, abuztuaren 20an haurrentzako kontzertua egongo baita, museoko elizan.

Ostegun Musikalak San Telmon

Museoak jaialdiaren programazioko zikloa hartuko du aurten ere, ganbera musikan zentratua. Saio horietan azken bi mendeetako ganbera errepertorioko altxorrez gozatzeko aukera izango da, abuztuko ostegunetan, 20:30ean.

 

Victoria Eugenia Antzokian

San Telmo Museoaz gain, Donostia Kulturako Victoria Eugenia Antzokiak ere hartuko ditu Musika Hamabostaldiko kontzertuak.


Argazkia: Musika Hamabostaldia

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: