NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Artea eta generoa XXI. mendean

  • Astelehena, 2012(e)ko Martxoa(r)en 05-(e)an

Esaten denez, XX. mendea emakumeen mendea izan da, baina komeni da aztertzea noraino iritsi garen eskubide batzuen lorpenean. Arteari buruz ari garen honetan, ba al du zentzurik gaur egun arteak genero edukia izatea? Emakumeek egunero bizi duten bortizkeria eta matxismoa kritikatu eta salatzen duen artea egitea?

Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta, martxoaren 8an, eta "Bazterrekoen irudiek" erakusketarekin lotuta museoak artea eta generoaren inguruko mahai ingurua antolatu du zenbait galderei erantzuna bilatzeko asmoz, "¿Tiene sentido seguir hablando de género en el arte en el siglo XXI?". Bertan, MAV-eko kide (Emakumeak Ikus-entzunezko Artean) den María José Aranzastik, Xabier Arakistain erakusketa komisarioak eta Carmen Calvo artistak parte hartuko dute eta moderatzaile gisa Lourdes Méndez, EHUko Arte Antropologiako katedraduna, ibiliko da. Jarduera ekitaldi aretoan izango da eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Oharra: jarduera honen ordutegia aldatu egin da eta 18:00etan hasi beharrean 19:30etan hasiko da. Beste aldaketa bat ere egongo da parte hartzaileei dagokienez, eta Estrella de Diego ordez, María José Aranzasti arituko da, MAV-eko kidea.

 

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: