NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gregorio González Galarza argazki funtsaren ikerketa, webgunean

  • Osteguna, 2019(e)ko Maiatza(r)en 02-(e)an

San Telmo Museoak webgunean argitaratu du Miaka Ikerketa Koadernoen bigarren zenbakia, Gregorio González Galarza funtsari eskainia.

Miaka Ikerketa Koadernoen helburua da museoaren ondarearen inguruko ikerketak era labur eta dibulgatzailean publikoaren eskura jartzea.

Argazki funts honen inguruko azterketa Elisa Querejeta Casares Aranzadiko kideari eskatu dio museoak. Querejeta Historia Garaikidean eta Argazkilaritzaren Historian aditua da, eta San Telmo Museoarekin lankidetzan lanean aritu izan da behin baino gehiagotan, besteak beste, Gipuzkoa argitara erakusketan komisariokidea izan zen 2017an.

Miakaren zenbaki honek STMren Galarza funtsean sakontzen du, Gregorio González Galarzaren eta haren seme Carmelo González Campanoren argazkiek osatzen dutena (guztira, 3.068 argazki-dokumentu) eta museoak duen argazki-bildumarik behinenetako bat dena. Bildumaren eta egileen inguruko azalpenez gain, argazkien estiloa eta gaiak ere iruzkintzen ditu bertan ikerlariak.

Ikusi hemen Miaka 2

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: