NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • "Soinu-hedapena", Bertrand Chavarría-Aldreteren instalazio berria San Telmon

"Soinu-hedapena", Bertrand Chavarría-Aldreteren instalazio berria San Telmon

  • Astelehena, 2022(e)ko Abendua(r)en 19-(e)an

2022ko abenduaren 18tik 2023ko urtarrilaren 23ra, San Telmo Museoaren eta Musikagileak musika garaikidearen XIII. Zirkuituaren arteko lankidetzari esker, museoko arte ederren aretoetan Bertrand Chavarría-Aldrete sortzailearen Soinu-hedapena instalazio berria egongo da. Instalazioa soinuaren aukera plastikoak aztertzen dituen bere ikerketa ildoaren emaitza da.

Artistak aukeratu dituen obra batzuk oinarri, soinu-piezak konposatu ditu, horien soinu-hedapena sortuz. Horrela, hurrengo obrak eta soinu-piezak osatzen dute instalazioa: egile ezezaguneko San Sebastianeko bi eskultura, Engeru izeneko soinu-pieza lagun (etengabe entzun daitekeena); Txomin Badiolaren Los Angeles, Bô[•]bori soinu-olerkiarekin; Elena Mendizabalen Con Oreja, Erinamanire konposaketarekin; eta Antonio Ortiz Echagüeren Mi hija a caballo koadroa, Rêhe olerkiarekin. Azken hiru soinu-pieza hauek entzun daitezke paneletan dauden QRa eskaneatuz.

"Hainbat urtez musikari plastikotasuna nola eman ikertu eta zenbait Tableau vivant (Goya, Brueghel, El Bosco) landu izen ditut. Ikerketa honek eta ikusten denetik abiatuta, soinua sortzeko zuen interesak soinu-hedapen sorta hau sortzera eraman ninduten; kasu honetan, eskultura eta pintura oinarri direla. Esku-hartze honek, soinu-hedapen gisa, obrarekiko bizitza paraleloa ematea du helburu, soinuak eta haren presentzia fisikoak hibridatutako objektu bat sortuz. Obra bakoitzak bere borondatetik sortzen diren hizkuntza eta soinuaren bidez hitz egiten digu. Jatorrizko materialaren borondate bat da, artistaren praxiak iragazi eta moldatua: materialaren soinu-hedapena arte bihurturik”.

Bertrand Chavarría-Aldrete

Bertrand Chavarría-Aldrete (Lyon, 1978) artistak hainbat metodo eta lan formatu aztertzen ditu, guztiak soinua abiapuntu dutenak. Gitarra-interpretea, konpositorea eta artista plastikoa, saritua izan da kategoria horietako bakoitzean. Gaur egun, Lundeko Unibertsitatean (Suedia) Musikaren hedapen plastikoa izeneko ikerketa egiten ari da, eta dantza lantzen ari da ikusmen - eta entzumen - urritasunak dituzten pertsonekin.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: